Interfacing sound
Tailerra
2003/05/26 - 2003/05/30

Interfacing sound

Parte-hartzaileak

Edukia: Max/MSP, Pure Data edo Supercollider bezalako soinu programazio (ikusizkoa eta tradizionala) inguruetara sarrera, baita soinu sormena ulertzeko modu berriak eskaintzen dituzten soinu programa eta aplikazio ezezagunak ere. Interfazeak eta komunikazio protokoloak (OSC, MIDI) sortzeko teknologietara sarrera laburra.

Helburua aplikazio hauen oinarrizko ulermena lortzea, zertarako erabiltzen diren jakin eta hauek erabiltzen dituzten lanen adibideak ikustea da. Parte hartzaileek proiektu edo zirriborro txiki bat osatu beharko dute tailerrean zehar, ikasitako eduki teoriko eta teknikoak praktikan jartzearren.

Tailerra bi zatitan banatuko da; bata teknikoa, non teknologia desberdinetara sarrera emango den, eta bestea teorikoa, non artista eta musikalarien lanak ikusiko diren, eta soinu artea, musika sortzailea eta arte sortzailea, etab... bezalako gaiak jorratu eta eztabaidatuko diren.

 

+ info: www.ixi-software.net

iCal
Dokumentu Akzioak