GILLES AUBRY: Berlin Backyards
Kontzertua
- 2008/10/16 06:00 pm - 08:00 pm

GILLES AUBRY: Berlin Backyards

Parte-hartzaileak

Berlin Backyards Berlingo patioetan 2006ko neguan egindako soinu grabazioetan oinarritutako soinu-lana da.

Ekitaldiaren koordinazioa: Oier Iruretagoiena

 

Berlin Backyards Berlingo patioetan 2006ko neguan egindako soinu grabazioetan oinarritutako soinu-lana da. Gillesen arabera, zuten erresonantziagatik hasi zen patioetako soinua erregistratzen, baina pixkanaka, hauen izaeran berean interesatzen hasi zen: Publikoaren eta pribatuaren artean dagoen espazioa da, bizilagunen elkarreragina eta kontrol soziala ere presente daude... Interesgarri iruditu zitzaion, halaber, makina asko ere (aireztapen sistemak, etab.) bertan egotea.

Emaitza entzuketa sakon batera gonbidatzen duen pieza minimalista da.

Gilles Aubry (Delémont, Suitza, 1973), 2002tik Berlinen bizi den musikaria eta soinu artista da, eta bere lana soinu produkzioaren alde formal, pertzeptibo eta antropologikoetan dago oinarritua. Azken lanetako batzuk CAMP VICTORY (2005), Iraken dauden soldadu estatubatuarren blogetan oinarritutako emanaldia; CAIRO TALKING HEADS (2007), El Cairon egindako egonaldi batean sortutako soinu bloga; MODULOR (2008), Berlingo Wasserspeicher eraikinerako egindako “site specific” konposizioa, edo BERLIN BACKYARDS (2007) dira, azken hau da hain zuzen Artelekun zuzeneko emanaldi formatuan aurkeztuko duena.  Musikari moduan, bakarka egiten duen lanaz gain, Axel Dorner, Ben Owen, Alexei Borisov, Fe-Mail, Keiji Hano, Antoine Chessex, Vladislaw Makarov, Michael Renkel, Lars Scherzberg edo Dave Philipsekin kolaboratu du, beste askoren artean. Monno taldeko eta The Same Girl inprobisazio bikoteko kide ere bada.

 

[Gilles Aubry website]

iCal
Dokumentu Akzioak