Artelekun eskaini zuen tailerrean taldeko eta bakarkako inprobisazioaz hitz egin zuen, parte hartzaileekin saioak antolatuz. Helburu nagusia bakoitzaren aukerak aztertzea izan zen, horietan sakonduz, tresnan eta inguruan. Bukatzeko, 22an kontzertu bat eskaini zuen bere gaur egungo proiektuetako batekin, SAKADA, Mattin eta Xabier Erkizia euskal artistekin batera.
info gehiago: www.matchlessrecordings.com