Akauzazte Danok
Entzunaldi komentatua
- 2010/03/12 07:00 pm - 09:00 pm

Akauzazte Danok

Parte-hartzaileak

Seguruaski azken hamabost urteotako Euskal herriko (anti)rock talde pertsonal eta ausartena den Akauzazte (orain Akauzazte Danok) taldearen diska berriaren entzunaldi berezia proposatzen dizuegu ekitaldi honen bidez.

Data: Martxoak 12, arratsaldeko 19:00etan

Koordinazioa: Audiolab

Gonbidatuak: Akauzazte Danok-eko partaideak, Anjel Katarain

Sei urte luzeko lana suposatu duen lan honek, beraien baliabideekin grabatu eta nahasi eta ekoitzia izan denak, ez du taldearen orain arteko ibilbide paregabea baieztatu besterik egiten. Are gehiago, Azkoitian jaiotako musika egitasmo honek, bere hastapenetan abiatutako ibilbideak oraindik hamaika zeruertz dituela zain uzten du agerian.

“Akauzazte Danok” lanak irauten dituen 59 minutuetan gitarra elektriko eta akustiko desberdinak, loop desberdinak eta egitura melodiko desberdinak pixkanaka baina aldi berean modu bizian garatzen dira. Oharkabean guztiz harrapatzen gaituen sare sendoa osatzen dute, motel-motel entzuleak itotzen gaituena. Taldeak sortzen dituen ehundurak urratzaileak dira, latzak, lakarrak eta gogorrak. Soinu blokeak behin eta berriz errepikatzen dira eta eragin hipnotikoa dute, jatorri tribaleko perkusioak egiturari erritmo irmoz eta indar basatiz eusten dion bitartean (Diskaren aurkezpen ofizialetik ateratako zatia).

Artelekuko AUDIOLABek antolaturiko aurkezpen honetan Akauzazte Danok taldeko kideek diskaren sorkuntzaren nondik norakoak azalduko dituzte eta diska osatzen duten kantu zenbait 5.1 surround sisteman entzutera emango dituzte, Anjel Katarain soinu teknikariak espreski modu hortara prestatu bezala.

 

www.artoartian.org/akauzazte

iCal
Dokumentu Akzioak