4 GENTLEMEN ON THE GUITAR
2004/06/01 - 2004/06/03 | Arteleku

4 GENTLEMEN ON THE GUITAR

Parte-hartzaileak

El momento decisivo

Nazioarteko eszena esperimentaleko azken hamarkadetako izen garrantzitsuenetakoak, Rowe, Nakamura, Ambarchi eta Fenneszek gitarra bezalako musika tresna herrikoia soinu ertzetara eta egoera nahiz leku imajinaezinetara eraman dute. Bapatekotasuna, elektronika eta tresna honen historiaren, izaeraren eta erabileraren inguruan egindako ikerketa izan dira, musikari hauek, gitarraren bidez, gaur egungo musika produkzioaren oinarriak berreraikitzera eraman dituzten arrazoiak. Lantegi honetan, hainbat alderdi landuko dira, halanola, musikaren oinarrizko ezaugarriak, arte plastikoekin duten erlazioa edo ibapatekotasuna.

 

KEITH ROWE

 

Erresuma Batua / Reino Unido / UK

 

Keith Rowe, AMM talde aitzindariarekin (1965. urtean sortua Eddie Prevost eta Lou Garerekin batera) egindako lan garrantzitsuarengatik da ezaguna. Gitarra ikuspegi berritzaile batetik begiratu eta erabiltzen esperimentatzaile aparta izan da ingelesa joan diren ia 40 urteotan, eta gaur egungo gitarrajole esperimentalengan bere eragina aski nabaria da. Azken urteotan hainbat proiektutan parte hartu du munduko hainbertze herrialdetako gitarrajole eta inprobisadorerekin eta bertzeak bertze MIMEO (Music In Mouvement Electronic Orchestra) orkestra esperimentaleko zuzendari da.

 

 

TOSHIMARU NAKAMURA

 

Japonia / Japon / Japan

www.japanimprov.com

 

 

90. hamarkadan gitarrarekin inprobisatzen hasi eta gero azken urteotan musika elektronikoaren inguruan ikertzen ibili da Nakamura. Bereziki "no-input mixing board" izeneko teknika erabiliz nazioarteko eszenan ezagun egin duen estilo eta nortasun bakarra sortu du. Antzerkirako hainbat konposizio lan egin du eta Tokyoko inprobisazio eszenako dinamizatzailea izan da Taku Sugimoto eta Tetuzi Akiyamarekin batera, bertako Off Site galerian egindako lanarekin.

 

 

OREN AMBARCHI

 

Australia

www.orenambarchi.com

 

 

Australiako musika esperimentalaren mugimenduetako sortzaileetako bat izan arren, Oren Ambarchiren ibilbidea nazioartera zabaldu da azken urteotan. John Zorn, Keith Rowe edo Christian Fennesz-en gisako musikariekin lanean aritua, jazza, inprobisazioa eta azken bortz urteotan elektronika eta gitarra jorratu ditu australiarrak. Horren emaitza izan dira Touch, Tzadik edo Staubgold bezalako label prestijiotsuetan argitaratu dituen lan interesgarriak.

 

 

CHRISTIAN FENNESZ

 

Austria

www.fennesz.com

 

 

Christian Fennesz austriarra azken urteotako musika elektronikoaren izen nagusienetakoa bihurtu da, gitarra bezalako musika tresna elektrikoan oinarrituta lan elektroniko ederrak konposatzeagatik. Bere lana dudarik gabe erreferente garrantzitsua da gaur egungo nazioarteko musika produkzioan, soinu mundu pertsonala sortu baitu bere musikarekin. IZENA-EMATEA

 

 

Tailerrean esku hartu nahi duenak izen-emate fitxa datu pertsonalekin beteta bidali beharko du, e-mail

edo posta bidez. Epea maiatzaren 28 arte egongo da zabalik. Tailerra doakoa da, baina partaide kopurua mugatua dago.

iCal
Dokumentu Akzioak