Tresnak::tools::{02}
2011/10/27 - 2011/10/28

Tresnak::tools::{02}

Parte-hartzaileak
Tresnak::Tools::{02}{Sormenezko elektronika Arduinora sarrera Tresnak::Tools ikaskuntza jardunaldiek teknologia berrietara gerturatze bat proposatzen dute sarrera-saio batzuen bitartez.  Saio hauetan programazioa Processing-en bidez ikastea eskainko da.

Arduino hardware irekia den plataforma da, disziplina anitzeko proiektuetan elektronikaren erabilera errazteko garatuta, eta fisikoki elkar eragiteko dispositiboak sortzea du helburu. Processing-en oinarrituta, elektronika arloan erraztasuna eta azkartasuna ezartzea du helburu. Programazio ingurune eta zirkuitu integratu bat osatzen dutelarik, biak lizentzia irekien barnean, proiektu elektronikoak garatzeko erabiliak. Bikaina prototipatze azkarra eta hezkuntza esparrutan.
 
Kurtsoak sortzaileei bideratutako elektronikari sarrera proposatzen du, gauza elkar eragile autonomo edo beste software plataformei konektatua (Processing, Max/MSP, Pure Data, VVVV, …) garatzeko. Kurtso honek elektronika behar dituzten instalazio interaktiboak eta arte digitaleko proiektuak sortzeko hasiera puntua izan nahi du.

Bidali zure datuak arteleku@gipuzkoa.net helbidera.

Izenemate epea: urriaren 17a arte

Parte hartzaileak: gehienez 10

 

Osteguna, urriak 27

11:00 Ongietorria, gosaria, Tresnak::Tools-en sarrera

12:00 - 14:00 Hitzaldia: "Zer da Arduino eta zertarako erabiltzen da?"*

14:00 - 16:00 Install Lunch*

16:00 - 20:00 Arduino sarrera-saioa I -  David Pello (Laboral Centro de Arte)

David Pellok emango du tailerra

Prototipo elektronikoen programatzailea eta diseinatzailea, software eta hardware libreko proiektuetan parte hartzailea, haririk gabeko sareak eta instalazio interaktiboak, besteak beste Hactivisten lana egindakoa da, hackitecktura.net edo Derivart proiektuetan, eta Mapeando Asturias proiektuaren ikertzailea izan da Plan Avanzaren barruan. Gaur egun, Plataformacero produkzio zentruaren arduradun teknikoa da LABoral Centro de Arte y Creación Industrialen.

Webgunea: http://ladecadence.net

 

 

Ostirala, urriak 28

12:00 - 14:00  Hitzaldia: "Arduinorekin egindako proiektuen aurkezpena"*

14:00 - 16:00 Kode irekiko entsalada*

16:00 - 20:00 Arduino sarrera-saioa II - Tunipanea.com - Jonathan García

Tuni Panearen eskutik,
Jonathan García Lana da TUNIPANEA. Belgika, Nafarroa, Bilbo. Ikusizko artea egiten du, musikaria eta 2.0an luthierra ere bada. Gaur egun, soinuen esperimentazioak egiten ditu arlo honetan ere diseinatuz, eraikiz nahiz beronen artefaktuak interpretatuz. Beti ere, hondakinetatik eta elektronikatik abiatzen da honelako lanak egitera.
Egindako azken proiektuak jantzi elektronikoekin, proiekzio monumentalarekin eta entzutezko lorategiekin egindako esperimentuak ondorengo webgunean kontsultatu daitezke:  http://tunipanea.wordpress.com/

 

*Proiektuen aurkezpenetara eta instalazio saioetara joatea ez da derrigorrezkoa, baina bai gomendagarria ;)

 
iCal
Dokumentu Akzioak