My name is 192.168.159.16

Varvara Guljajeva, Mar Canet lankide duela. Lau panpina kable batzuetatik zintzilikatuta, eta panpina bakoitzean bozgorailu bat, lau relay, ordenagailu bat eta modem bat. Horiek dira Guljajevaren obra honen funtsezko osagaiak. Artistak, osagai horien bidez, gaur egungo gizabanakoari buruz duen ikuspuntua ematen digu: jendea sareari lotuta bizi da inoiz baino gehiago.

Proiektuaren web orrian zera idazten duenean,


Puntu horretan erabat ados nago Mitchell-ekin: “sareaz kanpo geratzen dena pertsona gabetua izango da. Sarean nago, beraz banaiz",


birgogoratzen digu Mcluhan-ek aldarrikatutakoa, hau da, komunikabideei esker zentzuak hedatu egiten direla, gorputzari luzapen berriak sortzen zaizkiola. Alabaina, hitz egin al dezakegu zentzuez oraindik? Edo gorputz-adarren luzapenaz? Sareak eskaintzen dizkigun informazioa eta munduarekiko estekadura gehiago da droga edo mendekotasuna beste ezer baino, garunean zuzenean txertatzen den informazioa baita, benetako munduko bizipenen paralelo, nahiz eta sinbiosian, antolatzen dena. Gaur egun inork ez du sare-loturarik gabeko ordenagailurik irudikatzen: geure burua irudikatu ote dezakegu saretik kanpo bizitzera behartuta? William Gibson-ek bizipen hori aurreratu zuen Neuromante eleberrian, 1984an, nahiz eta ordura arte inoiz ez zuen ordenagailurik ikusi. Cyberpunk generoari hasiera eman zion eleberri horren arabera, zera da zigorrik gaiztoenetako bat, garuneko ebakuntza egitea, ziberespazioari lotzea eragozteko.


Informazio, argazki eta bideo gehiago http://varvarag.cdrews.de/projects.htm#ntw_doll helbidean

Dokumentu Akzioak