Didaweb

Di-da web pieza txiki batzuk dira, interneteko datu fluxuen barruan ustekabean sartu edo ateratzen direnak. Horien bidez lortu nahi duguna da proposamen arin eta puntualak egin ditzaketen sortzaileek Artelekuko web proiektuan sartzea.

Formatu txikiko proposamen digital horiek ustekabean agertzen dira erabiltzaileak bere nabigatzailean arteleku.net tekleatzen duenean. Konputagailuarekin ibili, jolasean ibili edo soilik horietako bat ikus ondoren, segundo batzuk geroago, Artelekuko orrian sartuko zara eta orriaren ohiko edukiak aurkituko dituzu.

Lehen aldi bateko piezak Vaquerok, Joaquín Gáñezek, Rodriguez Fundazioak, , Manu Arregik egin zituzten. Bigarren aldi batean Saioa Olmo, Ibon Saenz de Olazagoitiak eta bestetik, rhizome.org-ekin elkarlanean, Scott Paterson, pavu.com eta Lucas Kuzma egindakoak dira.


didaweb.jpg

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. naia. (2009, julio 22). Didaweb . Retrieved mayo 09, 2024, from Arteleku.net Web site: http://2003.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/web-historia/didaweb. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License