Arteleku interneten

1999. urtearen inguruan, Artelekuk gune bat abian jarri zuen web orrian, zentroko horma fisikoen barruan egiten ziren jarduerek hastapenetan zegoen interneten nolabaiteko isla izan zezaten. Garai hartan, halaber, ez zegoen Arteleku bezalako zentro bateko jarduerei heltzeko formula eraginkorrik. Egia esan, ez zegoen ia ezertarako errezetarik, eta intuizioa zen tresna nagusia, interneten jarri beharreko edukien kudeaketa egiteko orduan. Une hartan, “puntu.com” orrien zabalkuntza gertatu zen, 1997ko Documenta X izenekoan, bi urte eskas lehenago, alegia, “net.art” izan zelarik aurkeztu zen izen ofiziala. Berehala kontatzen hasi ziren historien arabera, net.art izendapena interneten arte gisa erabiltzen hastea 1994. urtearen inguruan kokatzen zen. ARTE garaikidea tratatzen zuten “guneak” hainbat eratakoak ziren, hala nola, baliabideetako atariak edo komunitate birtualak, azken horien artean, Rhizome, Nettime, The Thing edo ECO –Espainian– aurkitzen zirelarik, gehienak posta zerrendetan oinarrituta.

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. naia. (2009, julio 22). Arteleku interneten. Retrieved mayo 09, 2024, from Arteleku.net Web site: http://2003.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/web-historia/arteleku-interneten. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License