arteleku.net-en 4.1 bertsioa

Orain aurkezten dugun bertsioaren aldaketa bakarra ez da interfazearen itxuran ikusten dena; izan ere, funtzionamenduaren oinarrietako batzuen mamia aldatu egin da. Bertsio berria sentikorra da edukien edizio kolektiboari eta erabiltzaileen partaidetza zuzenari loturiko kontzepturik berrienen aurrean, eta edizio deszentralizatua ahalbidetuko duten edizio-kontsolak ditu.

arteleku.net-etik igarotzen den edonork ikusiko du ez dela, jakina, indymedia.org edo publikazio kolektiborako beste sistema batzuen antzeko partaidetza sistema, baina bere egitura eta edukia malgutu egin ditu, edukia sortzeko eta produzitzeko aldaketa egin ahal izan dadin egitura deszentralizatu batetik.

Aurreko urteetan bezala, Breves/Laburrak atalak partaidetza zuzenerako zabalik jarraituko du, eta sarrera libreko laborategi editorial gisa funtzionatuko du. Modu esperimentalean, berriz, 4.1 bertsioaz lanean hasi aurretik, www.desacuerdos.org webak arteleku.net-ek publikazio kolektiborako eskainitako aukerak baliatu ditu proiektu deslokalizatu eta foku anitzeko bat, Desadostasunak alegia, abian jartzeko. Ondoren, (a-J) artea eta jakintza, Labitaciones eta Audiolab lan-taldeak aukera honetaz baliatu dira. Partaidetzarako edizioak sostengu duen sistema programazio propioko software librean oinarriturik dago.

Asteroko Arteleku Berriak eta Arteleku Noticias aldizkari digitalek arte eta kultura garaikidearekin lotutako gaiei buruzko informazioa emango dizute euskaraz nahiz gazteleraz, Artelekuk programatutako jarduerei buruzko informazioaz gain inondik ere. Harpidetza elektronikoa egin dezakezu, arteleku@gipuzkoa.net-era mezu bat igorriz. Sistemas Judo, Animatu, Natxo Rodríguez, Larraitz Mendizuri eta Miren Eraso lanean aritu dira 4.1 bertsioa osatzen. Iruzkinak eta iradokizunak estimatzen ditugu.

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. naia. (2009, julio 21). arteleku.net-en 4.1 bertsioa. Retrieved abril 27, 2024, from Arteleku.net Web site: http://2003.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/web-historia/arteleku.net-en-4.1-bertsioa. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License