PUTOK ZERGATIK OIHU EGITEN DUGU?

Joan den abuztuko edozein eguerdi itogarritan, TV3en goizeko programan, eztabaidatzen ari dira prostituzioa ezeztatu behar den edo ez. (Behin eta berriz izutzen nau argitaratutako iritzi publikoan azken urteotan debeku kontuetan gertatu den koska bat gehiago estutzeak, milurtearen amaierak antza denez emeki-emeki eraman behar gintuenean truke ekonomiko/sexualaren lan-erregulaziora, okerrenera jota ere). Platoan sexu langile bat dago eta beste bi emakume, eta ezin dut ulertu egoerarekin eurek duten zerikusia. Bi andreek ez diote hitz egiten uzten Cristinari, telesaiora gonbidatu duten putari. Nire haserreak hainbeste areagotu du inguruko bero sapa, non telebistari soinua kentzea erabaki baitut.


ZIGA_EU.pdf — PDF document, 137Kb
Dokumentu Akzioak