Lost in Translation Itzulpen transkulturala eta jakintzaren deskolonizazioa

www.translate.eipcp.net-en argitaratutako artikulua

Isabel Canterok itzulia

Encarnación:
Hemen bizi diren espainiarrek ez dute 1990eko hamarkadaz geroztik arrazakeria hori jasaten, baina garai hartan (1970eko hamarkadaz ari naiz): «A, atzerritarren alaba zara, usain txarra duzu, baratxuri usaina duzu, eta irain egiten gintuzten beti, irakasle batzuek arbuiatu egiten ziguten alemaneraz hitz egiten ez genuelako, hau da, arrazakeria moduko bat bazegoen... eta horrek helduaroraino markatzen zaitu. Zeren herrialde batean bizi baitzara eta nahiago zenuke hor ez egotea, gurasoekin baitzaude eta hori desberdina da, ez baitzara gizarteko partaide eta lehen (Espainian) bai, lehen gizarteko partaide zinen».
Carla:
Barkatu, norberaren herrialdean ere horixe bera gertatzen da, beste kultura bat badugu, gauza bera gertatzen da, niri ere gertatu zait eta. Ni beste kultura batekoa naiz, eta nik beste hizkuntza bat hitz egiten nuen. Amak beste hizkuntza bat hitz egiten zuen, eta nik ere bere hizkuntza hitz egiten nuen. Eskolan hasi nintzenean, amaren hizkuntza hitz egiten nuen, eta eskolan, sei urterekin, gaztelaniaz ikasi nuen, nik ez bainekien gaztelaniaz; baina, esan dizudan bezala, hori ez da gertatzen herrialdea beste bat delako, askotan norberaren herrialdean bertan ere gertatzen da eta.
Dani:
Latinoamerikan, orokorrean, horixe gertatzen da, oso ageriko arrazakeria dago indigenen aurka eta beltzen aurka.

GUTIERREZ_EU.pdf — PDF document, 400Kb
Dokumentu Akzioak