65 Performance edizioa

Zehar #65

65 Performance edizioa

Egunero, eguneko momentu oro osatzen duten irudietan itsu- itsuan murgildu ordez, irudi hauek eta irudien arteko erlazio ikusezinak nola osatzen diren: horra zer gogoeta proposatzen dugun Zeharen ale honetan. Horretarako, performaceaz baliatuko gara.

Performancea ulertzeko modu ezberdinak dauden bezala, performancearen erabilera ere modu anitzekoa da. Proposatutako performancearen erabilera norbanakoak pilatuta duen material bisuala txukunduko lukeen erratza izango litzateke. Txukuntze- ariketa moduko bat, inguratzen gaituzten irudizko materialak biziarazten dituzten eta zentzuz beteta dauden egitura horien artean gu geu mugitu ahal izateko eta espazio berri bat osatzeko ariketa bat, alegia.

Performancearen ariketaz baliatuz, inguratzen gaituen irudi-metaketaren aurrean pertsona ezberdinek aurrera eramaten dituzten edizio ariketak ekarri ditugu paperera. Beraz, ariketa bat bestearen atzetik gertatuko da. Performance posibleetarako bukatu gabeko partiturak, saiakerak. Hauetako batzuk teorikoak izango dira, beste batzuk esperientzia performatiboen ingurukoak, eta azkenekoak ariketa performatiboak berak.


ZEHAR_65_EU.pdf — PDF document, 5594Kb

Maider Zilbeti, Maitane Otaegi

Elkarrizketa. Esther Ferrer

[M. Zilbeti + M. Otaegi]

Honez gero bi aste daramazu hemen eta elkarrizketa asko egin dizkizute. Zein da gehien errepikatu den galdera.

[Esther Ferrer]


Gehien errepikatu dena? Ea eboluziorik izan den performancean, eta nola hasi nintzen performancea egiten. Uste dut gehien galdetu dizkidaten gauzak izan direla, eta beti galdetzen dizkidate.


FERRER_EU.pdf — PDF document, 118Kb

Margarita Aizpuru

Emakumeak performer: emakumea, artea eta ekintza, hurbilketa bat

Hirurogeiko urteetan mugimendu feminista berria sortu zen. Hau emakumeek jasaten duten zapalkuntza aztertzen hasi zen, dimentsio eta alderdi guztietan. Hirurogeiko eta hirurogeita hamarrekoak militantzia urteak izan ziren, ekintza eta kaleko errebindikazio manifestazioenak, garaiko testu feminista adierazgarrienen irakurketak eta eztabaidak egitekoak.


AIZPURU_EU.pdf — PDF document, 1065Kb

Blas Valdez

Crashed

Pine Streeten barrena pankartekin doan taldean ikusi zaitut igarotzen, langile, aktibista eta ikasle nahasketan, «Jail ’em, don’t bail ’em» ozen kantatzen duen horretan, eta martxak Wall Street zeharkatu du AIGren eta aldameneko Bank of Americaren eraikinera iritsi arte, barrikadak eta dozenaka polizia zain dituzten lekura iritsi arte, «Jail ’em, don’t bail ’em», koro gero eta haserreagoan bilatu zaitut, «Jail ’em, don’t bail ’em», hain da koro indartsua ezen trajez jantziak goietatik atera baitira leihora, beldurrez atera dira, eta neska gazte bati begira jarri, honek bozgorailua hartu eta bere erara jo baitu bankariak erreskatatzearen kontra, eta zure ahotsa entzun dudanean bihotzak jauzi egin dit, jauzi egin dut eta fl otatzen ari naiz aurrean, bozgorailua jaitsi eta barrikadak erori diren unean bertan, denak korrika doaz norabide orotan, eta kolpeak hasi dira, bat, bi, hiru gorputz saihestu ditut baina ez zaitut aurkitu, zoro moduan nabil zure bila harik eta goitik heldutako kolpea sentitu dudan arte garondoan, harik eta erori eta lurretik zure bozgorailua ikusi dudan arte hara eta hona dabiltzan zangoen artean, odol beroa bizkarrean behera doakit eta zeharka ikusten dut AIGren logotipoa sarrera gainean...


VALDEZ_EU.pdf — PDF document, 490Kb

Emily Roysdon

Erantzuten

Performancearen eta performatibotasunaren alderdi ugariak gure bizitza osoak hartzen dituzte. Luze teorizatu eta luze probatu ondoren, performancearen moldeek norabide guztietan hedatzen jarraitzen dute. Performancean beti dago zerbait berria eta beti dago maileguan hartutako zerbait. Zeharen ale honek proposatzen du performancea edizio mota baten modura ikus dezagun, inguratzen gaituen mundutik datorren informazioa bildu, onartu eta baztertzeko keinu modura. Geure estimuluak edita ditzagun zentzua sortzeko asmoz: performancea, prozesu gisa.


ROYSDON_EU.pdf — PDF document, 125Kb

La más bella + Roxana Popelka + 16 Adiskide Maite

Adiskide maiteak

Adiskide maiteak.


Artelekuko Zehar aldizkaritik testu bat eskatu digute, hitz hauekin:


«Zeharren ale honetan ulertu eta praktikan jarri nahi dugu performance kontzeptua, edizio-tresna bat baita, gure eguneroko ikusizko kulturaren materiala editatzen laguntzen diguna, eta hartara baita bizi dugun eta zeharkatzen dugun ikusizko kultura interpretatzen ere. Horregatik interesatzen zaigu zuen aldizkariaren edizionprozesua».


LAMASBELLA_EU.pdf — PDF document, 256Kb

Judith Vidiella

Performancearen teoria baterako agertokiak eta ekintzak

Zer ekar diezaioke performancearen azterketak Arte Hezkuntzari? Zer dira Performance Ikasketak eta zein da horien aztergaia? Zein da Performance Ikasketen garrantzia hainbat alorren aldean, hala nola Artearen Historia, Ikus Kultura, Teatroa, Filologia, Filosofififia, Antropologia edota Pedagogia? Zer jarrera hartzen dute antzerkigileek, antropologoek, artistek, hezitzaileek Performance Ikasketekiko? eta Zein da teatroaren azterkertaren eta performancearen eta performatibitatearen azterketaren arteko harremana?


VIDIELLA_EU.pdf — PDF document, 295Kb

Loreto Martínez Troncoso, Edurne Rubio

Gogoan al duzu nik gogoan dudana?

edurne 19:09
Ez dut erabat gogoratzea lortzen. Oso goiz
gogoratu ginen egun horretan.
loreto 19:09
?
edurne 19:09
:-)
19:10
gogoratzea
v. intr.
3. Sair do sono;


MUGATXOAN_EU.pdf — PDF document, 176Kb

Maialen Lujanbio, Judith Montero

Jendaurrean korsea eranzten. Ornitorrinkus: bertsolaritza eta musika esperimentala

Ornitorrinkus saioa


Bertso saioa zer den ingelesez adierazteko performance hitza erabiltzen da. Gazteleraz actuación, euskaraz saioa. Jabetu gabe parekotasunaz. Performance: gauzatze, burutze, ekintza edo balentria. Saioa, alegia.


ORNITORINKUS_EU.pdf — PDF document, 140Kb

Christian Gattinoni

Objektu Argitaratu Ezezagun limurtzaile batzuez eta errealaren eta birtualaren arteko bestelako soluzio mistoez

Amerikako rock talde gazte baten lehen albumeko kontrazalean, aldizkari esperimental askoren buruan oso egoki egongo litzatekeen esaldi hau ageri da: «Ezinezkoa zela ez genekielako egin dugu». Egiaz, aldizkari baten lehen zenbakiak balentria izugarria izaten segitzen du, balentria ekonomiko eta praktiko galanta, baina irudiaren eta gaur egungo artearen munduan, esperientzia frantses eta europar batzuek trantzea gainditzea lortzen dute, argitalpenaren forman eta interfazean ikuspegi kritiko berria aplikatuta.


GATTINONI_EU.pdf — PDF document, 95Kb

Josune Muñoz

Emakumeak, espazioak eta komikiak: itzal hain nabarmen horiek

Azken hamarkada honetan mundu osoko emakumeen hainbat eta hainbat komiki sartu dira Espainiar Estatuko komikiaren merkatu editorialean, eta horri esker haiek aukeratu eta erabiltzen dituzten begirada, istorio eta marrak aztertu eta haien gainean gogoeta egin dezakegu, aurreneko aldiz aspaldiko partez.


MUÑOZ_EU.pdf — PDF document, 275Kb
Dokumentu Akzioak