Hitzaldiaren laburpen osoa

Click here to get the file

Size 17.5 kB - File type text/html

File contents

<html>
<head>
<title>Santiago Cirugeda - Erreportajea</title>
<meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=iso-8859-1">
</head>

<body bgcolor="#FFFFFF">
<br>
<table width="95%" border="0" align="center" cellpadding="0" cellspacing="0">
  <tr bgcolor="#FF0000"> 
    <td height="22"> 
      <table width="100%" border="0" cellspacing="1" cellpadding="0">
        <tr bgcolor="#FFFFFF"> 
          <td colspan="2">
            <table width="100%" border="0" cellspacing="18" cellpadding="0" height="2266">
              <tr> 
                <td colspan="3"><img src="imagenes/santiago.gif" width="200" height="82"></td>
              </tr>
              <tr> 
                <td colspan="3">&nbsp;</td>
              </tr>
              <tr> 
                <td width="48%" height="2093" valign="top"> 
                  <p align="left"><font size="1" face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif">Santiago 
                    Cirugeda arkitektoa Donostian izan zen Artelekuk antolatu 
                    eta Etxeberria Kooperatibak koordinatutako Labitaciones tailerrean 
                    esku hartzen. Eskaini zuen hitzaldian arkitekturaren gainean 
                    dituen ideia eta kontzepzio bereziak azaltzen saiatu zen.<br>
                    <br>
                    <img src="imagenes/f6.jpg" width="320" height="240"> <br>
                    <br>
                    &#8220;Jendeak zu definitzeko erabiltzen dituen hitzek ez 
                    dute gehiegi balio, garrantzitsuena norberak bizitzaren aurrean 
                    daukan jarrera da&#8221;, hitz horiekin hasi zuen Santiago 
                    Cirugeda arkiteko sevillarrak bere hitzaldia. Bere iritzian 
                    norberaren bizipen pertsonalek garrantzia itzela dute ondoren 
                    egiten den lanean. Egiten dugun gauza bakoitzak badu bere 
                    zergatia, zerbaiten aurrean dugun erreakzioa baino ez da bere 
                    ustean. Santiago Cirugedaren kasuan, Sevillako arkitektura 
                    eskolan ikasle zeneko garaiek erabat markatu dute bere ibilbidea. 
                    Bere hitzetan, Sevilla gabezia handiak dituen hiria da, eta 
                    hori areagotu egiten da irakaskuntzan.<br>
                    <br>
                    Berak eginiko lehen arkitektura proiektuak eskolan esaten 
                    zizkioten gauza zenbaiten aurrean erreakzioak zirela esan 
                    zuen. &#8220;Eskolan kontatzen zizkiguten gauza askok ezinegona 
                    sortzen zidaten eta orduan eginiko esperimentuak klasean entzun 
                    eta ikusitakoaren aurkako bizi-suminaldiak dira&#8221;. Erreakzio 
                    horien lehen erakusgarria arkitektura eskolaren egoitza batean 
                    eginiko bizilekua da. Hilabetez egon zen bertan bizitzen, 
                    Arkitekto Kolegioari baimena eskatu eta hitzarmena sinatu 
                    ostean. Santiago Cirugedak ordu hartan ingenuitate maila handiarekin 
                    jardun zela esan zuen, baina bizi-energiak bultzatuta egin 
                    zuela. &#8220; Inguru txikiak sortzeko beharra neukan. Objektuak 
                    sortzen nituen euren barnean gordetzeko. Ingurua neureganatu, 
                    pertsonalizatzea zen lortu nahi nuena&#8221;, azaldu zuen. 
                    Modu horretako esperimento asko egin zituen garai hartan, 
                    baina azkenean ustekaberik sortzen ez zela ikusita aspertzen 
                    hasi zen eta kalean egiten saiatzea erabaki zuen. &#8220;Ezin 
                    da kalean gertatuko dena aurreikusi, ezin duzu kontrolatu. 
                    Inoiz ez duzu asmatuko zer gertatuko den, beti erratuko zara&#8221;, 
                    esan zuen.<br>
                    <br>
                    Kalean egin zuen lehen proiektua Aita San Bernardo auzunean 
                    egin zuen. 30.000 familia bizi dira bertan eta auzotarrak 
                    oso ongi antolatuta daude elkarte eta talde ezberdinetan. 
                    &#8220;Orain zazpi bat urte Udalak auzune osoa eraistea aurreikusten 
                    zuen hirigintza proiektua egin zuen, eta auzotarrek zerbait 
                    egitea galdegin zidaten. Nik eurek berez bazuten indarra kanalizatzea 
                    baino ez zela egin behar pentsatu nuen eta hori nola lortu 
                    pentsatzen jarri nintzen&#8221;. Estrategia ludiko eta ikusgarria 
                    burutu zuen; San Bernardoko auzotarrek auzunea berritzeko 
                    urte batzuk lehenago plazaratu zituzten lau proposamen argiekin 
                    marraztea otu zitzaion. &#8220;Egi bihurtuz gero hartuko luketen 
                    eremua eta izango luketen itxura argiekin marraztu genuen. 
                    Auzotar askok esku hartu zuten zeregin horretan eta sekulako 
                    oihartzuna izan zuen ekimenak&#8221;. Hala ere, hirian piztu 
                    zen eztabaida handia izan bazen ere Udalak bere asmoa bururaino 
                    eraman eta San Bernardo eraitsi zuen oso-osorik.<br>
                    <br>
                    Esperientzia hark lur jota utzi zuen, eta bakarrik lan egiteko 
                    erabakia hartu zuen. Udal ordenantzak aztertu eta horiek uzten 
                    zituzten zirrikitu legalak baliatu zituen bere hurrengo bi 
                    proiektuak gauzatzeko. Biek Sevillan dauden gabeziak agerian 
                    ipintzeko helburuarekin gauzatu zituen. Lehenak haurrentzako 
                    ziburik ez dagoela hiri osoan salatu nahi zuen. Horretarako 
                    kale bazter batean eskonbrera bat ipini zuen horiek kokatzeko 
                    bete behar diren agindu guztiak aztertu eta gero. Egitura 
                    horren gainean ipini zuen haurrentzako zabua eta sekulako 
                    arrakasta izan zuen.<br>
                    Azkenean udaltzainak azaldu omen ziren hori ez zela legala 
                    esanaz, baina udal ordenantza aztertu ostean ezin zutela zigortu 
                    konturatu ziren.<br>
                    <br>
                    Bigarren proiektua etxe birtuala izan zen. Aurrekoaren antzeko 
                    oinarriaren gainean etxe itxurako egitura altxa zuen. &#8220;Proiektu 
                    honekin bitxikeria bat ere gertatu zitzaidan. Auzuneko haurrek 
                    txartelak saldu baitzituzten egitura hartan antzerki ikusgarria 
                    egingo genuela esanaz. Hitzartutako orduan jendea hurreratu 
                    eta gezurra zela ohartu zirenean sekulako iskanbila sortu 
                    zen. Kalearen kontuak!&#8221;. <br>
                    Urtebete beranduago egin zuen hurrengo proiektua. Aldamioen 
                    ordenantza hartu zuen oinarri bezala etxebizitza baten aurreko 
                    aldea itxuraldatzeko. &#8220;Teknikari batek eginiko txostena 
                    aurkeztu beharra dago Udalean eta nik fatxada margotzeko lizentzia 
                    eskatu nuen. Hori arrazoitzeko SC neure izenaren inizialak 
                    marraztu nituen horman&#8221;. Lau hilabetez egon zen aldamioa 
                    bertan ipinita. Epe horren ostean zuriz margotu behar izan 
                    zuen horma, baina aurrez berdez margotuta zeuden hizkiak oraindik 
                    ere nabari dira antza. Proiektu honek komunikabideetan oihartzuna 
                    izan zuen, hori gauza ona dela uste du Santiago Cirugedak, 
                    &#8220;baina nik beti eskatzen dut arteari eskainitako orrietan 
                    baino gertaerenetan azaltzea horrela jendeak deitu egiten 
                    baitu eta informazioa eskatzen baitute&#8221;.<br>
                    <br>
                    <img src="imagenes/cirujeda6.jpg" width="320" height="313"> 
                    <br>
                    <br>
                    Sevillako alde zaharrean kokatutako eraikin baten gainaldea 
                    gela berriak egiteko okupatzea izan zen hurrengo ekimena. 
                    Horrelako egiturak altxatzea legez kanpokoa izanda gauez eta 
                    soinurik atera gabe aritu ziren lanean urtebetez. Santiago 
                    Cirugedaren iritzian ez dago hori baina poz handiagoa eman 
                    dion lanik. Poliki-poliki lagunen artean eginiko bizilekua 
                    eraikitzea lortu zuten. &#8220;Azkenean komunikabideetan salatu 
                    beharra izan nuen, eztabaida pizteko. Kontu handiz atera genuen 
                    argazkia, bizilekua non dagoen inork jakiteko modurik izan 
                    ez dezan.<br>
                    <br>
                    Ezpazio horiek bizitzeko baliatzea zilegia iruditzen zait, 
                    nik uste dut badagoela hori arautu eta espekulatu ez dadin 
                    neurriak hartzeko modua, baina beste gauza askotan bezala 
                    borondatea falta da&#8221;, esan zuen.<br>
                    <br>
                    Gero eta ezagunago bihurtu zen arkitekto sevillarraren lana 
                    eta arte foroetatik deitzen hasi zitzaizkion. Alor horretan 
                    egin zuen lehen lana Calaf herrian egin zuen proiektua izan 
                    zen. Azaldu zuenaren arabera bertako agintariek Sevillan egin 
                    zituen lanen antzekoa burutuko zuela uste zuten, &#8220;baina 
                    nere ohiko lan prozedurari jarraituz Calaf-en gabezia edo 
                    arazoak aztertzen hasi nintzen eta orduan topo egin nuen uranioaren 
                    kontuarekin&#8221;. Calaf-en aspaldidanik zabaldua zen herrian 
                    uranioa zegoela zioen zurrumurrua. Inguruko beste tokietan 
                    baina leuzemia eta kantzer kasu kopuru handiagoa zegoen eta 
                    herritarren artean ezinegona sortzen zuen kontua zen. Horrekin 
                    guztiarekin jabetuta, Santiago Cirugedak arkitektura eta artea 
                    uztartu behar zituen proiektua gauzatzeko Udalak eman zion 
                    dirua uranioaren gaineko ikerketa egiteko baliatzea erabaki 
                    zuen. Prozedura administratiboa jarri zuen abian gai horren 
                    inguruko informazioa eskatzeko; berak hasitako bidea Calaf-eko 
                    familia batek jarraitu zuen eta azkenik zurrumurrua egiaztatzea 
                    lortu zuten. &#8220;Niretzat sekulako esperientzia izan zen, 
                    baina bertako agintariak sekulako iskanbila sortu zuten hura 
                    ez zela artea argudiatuta. Nik arazo konkretuak oinarri hartuta 
                    egiten dut lan, eta Calaf-en uranioaren afera zen herritarren 
                    kezka nagusia&#8221;, azaldu zuen arkitektoak.</font></p>
                  </td>
                <td width="4%" height="2093"><font face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif" size="1"><font size="2"> 
                  </font></font></td>
                <td width="48%" valign="top" height="2093"> 
                  <p align="left"><font size="1" face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif"> 
                    </font><font size="1" face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif">Calaf-en 
                    bizi izandakoaren ondoren kalera itzultzea erabaki zuen. Sevillan 
                    bera bizi zen auzunean orduantxe pil-pilean zegoen gai bat 
                    baliatu zuen horretarako. Udalaren aginduz auzunean lanak 
                    egiten ari ziren, baina auzotarrak ez ziren batere ados udal 
                    agintarien erabakiarekin eta eztabaida bizia zegoen kalean. 
                    Bertakoek laguntza eskatu zioten arkitektoari eta honek baietz 
                    erantzun zien. &#8220;Zerbait egiteko galdegin zidaten eta 
                    ni bertakoa izanda nola esan ezetz! Zortzi mila pezeta eman 
                    zizkidaten proiektua gauzatzeko. Azkenean zuhaitz batean bizileku 
                    txiki bat paratu genuen eta bertan hamabost hilabetez txandaka-txandaka 
                    norbait bizi izan zen etenik gabe&#8221;. Denbora horretan 
                    lanak geldituta egon ziren eta azkenean auzotarrek egitura 
                    eraitsi beharra zegoela erabaki zuten. Santiago Cirugedak 
                    bere desadostasuna agertu bazuen ere, gehiengoari jaramon 
                    eginaz egitura desegin zuten, &#8220;eta nik pentsatzen nuen 
                    bezala, beste behin, agintariek gure kolkotik barre egin zuten. 
                    Egitura eraitsi eta egun batzutara lanak berriro abian jarri 
                    zituzten&#8221;.<br>
                    <br>
                    <img src="imagenes/cirujeda4.jpg" width="320" height="368"> 
                    <br>
                    <br>
                    Artearekin zerikusia izan behar zuen bigarren lana Alcorc&oacute;n-eko 
                    Udalak eskatu zion. Ordu hartan indarrean jarri berria zen 
                    Botiltzarraren legea eta arkitekto sevillarrak nahikoa eztabaidarik 
                    ez zela izan uste zuen, horregatik bere proiektuak lege hori 
                    hartu zuen oinarri. Alcorc&oacute;n-eko Udala Partido Popularrak 
                    zuzentzen du eta hori baliatu zuen salaketa egiteko. &#8220;Botiltzarraren 
                    legea aztertu nuen eta herriko jaietan kalean edateko debekurik 
                    ez dagoela ohartu nintzen. Orduantxe erabaki nuen proiektua 
                    burutzeko egunak jai eguna behar zuela izan eta halaxe egin 
                    nuen&#8221;. Ehun mila pezetako aurrekontua zerbeza erosten 
                    gastatu zuen eta kalean gurditxo batzuetan jarri zuen 1971ko 
                    argazki baten alboan. Argazkian herriko gazte koadrila bat 
                    kalean edaten agertzen zen. &#8220;Kalean igarotzen zen jendea 
                    argazkiari begira geratzen zen, ezagunen bat agertzen ote 
                    zen ikusteko; nik orduan zerbezatxo freskoa eskaintzen nien 
                    eta solasean ematen genuen tartetxo bat&#8221;. <br>
                    Orduan ere nahikoa eztabaida sortu zen proiektuaren inguruan, 
                    baina herritarren artean arrakastatsua izan zen.<br>
                    <br>
                    <img src="imagenes/cirujeda5.jpg" width="320" height="257"> 
                    <br>
                    <br>
                    Hurrengo ekimenak ere oihartzun zabala izan zuen komunikabideetan. 
                    Orube bat okupatu zuen Santiago Cirugedak eta bertan bizilekua 
                    eraiki. &#8220;Helburu nagusia orube horien funtzioaren inguruko 
                    eztabaida sustatzea zen. Sevillan sekulako orube pila dago 
                    ezertarako erabiltzen ez direnak. Nik bizilekua eraiki nuen 
                    bertan, guztiz legala, udal ordenantzak jarraituz&#8221;. 
                    Udalaren erreakzioa nahikoa bitxia izan zen, eurekin elkarlanean 
                    proiektu garrantzitsua burutzeko proposamena luzatu zion: 
                    Askatasun plaza eraikitzea. Sevilla sarreran, AHTren alboan 
                    enparantza handi bat egiteko asmoa zuen Udalak. &#8220;Nik 
                    bakarra egin beharrean ehun egiteko aukera zegoela azaldu 
                    nien, horretarako orube hutsak baliatuta&#8221;. Udalak hitzarmena 
                    sinatu zuen baina ez orubeen erabilera zehazten duen ordenantza 
                    berria eta une honetan proiektua geratuta dago.<br>
                    <br>
                    Hala ere, bien bitartean Santiago Cirugeda ez da gelditu. 
                    Gurasoen etxean, zazpi solairuko eraikinean, etxebizitza berria 
                    egin zuen. Solairu bakoitzean bizilagun bati gela bat alokatu 
                    zion, hitzarmenak ere sinatu zituen guztiekin. Urrats hori 
                    egin ondoren patioetan tunelak eraiki zituen legez alokatu 
                    zituen espazio guztiak komunikatzeko.<br>
                    <br>
                    Eraikinaren gainaldea ere okupatu zuen nahiz ilegala izan, 
                    &#8220;oso laguna dudan abokatu batekin aztertu nuen alokairuaren 
                    legea eta berak lagunduta sinatu genituen gurasoen eraikineko 
                    bizilagunekin hitzarmenak. Terraza okupatzea legez kanpokoa 
                    zela banekien baina tramitazioak luze joko zuela jakin nuenean 
                    ez nuen bi aldiz pentsatu. Sei hilabeteko epean okupatzeko 
                    aukera bagenuen, zergatik ez egin?&#8221;, azaldu zuen.<br>
                    <br>
                    </font><font size="1" face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif">Egun 
                    proiektu handiago eta garrantzitsuagoetan esku hartzen ari 
                    da Santiago Cirugeda. Jesus Quintero kazetariarekin batera 
                    Sevillako eraikin zahar bat berriztatu nahian dabil. &#8220;Sevillako 
                    auzune txiro batean dagoen erakin zaharra da. Guk berriztatu 
                    eta birziklatu egin nahi dugu. Eraikin industriala da, baina 
                    hogei urte daramatza hutsik. Sormenarekin harremana duten 
                    ekintzak egiteko baliatu nahi dugu&#8221;. Udalarekin negoziatzen 
                    hasiak dira, zer gertatzen den ikusi egin behar.</font><font size="1" face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif"> 
                    </font><font size="1" face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif"> 
                    </font></p>
                  </td>
              </tr>
            </table>
          </td>
        </tr>
      </table>
    </td>
  </tr>
</table>
</body>
</html>
Document Actions