Reilustrar la ilustración. Universalismo, ciudadanía y emancipación

UNIA arte eta pentsamenduak, Arteleku-Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Archipielago aldizkariak beren ahaleginak elkartu dituzte 2006. urtean zehar unibertsalismoari buruzko eztabaida publikoa proposatzeko, hau da, aztertzeko gaur egun nola asma daitekeen berriz unibertsalismo burujabetzailea, merkatu globalaren eraginez gure mundua "bat" bakar bihurtzen ari denean eta, aldi berean, nortasun tentazioak gero eta xarma handiagoa duenean. Eskubide abstraktuei buruzko erretorika huts eta ohikoaren eta erlatibismo kulturalaren artean, aipa dezakegu "gu" bat, "besteen" aurka ez doana? egin dezakegu berriro denon kultura bat, diferentziak eta berezitasunak berdindu gabe? borroka dezakegu munduko herritarren eskubide berrien eta estatu-nazioaren irudiari lotu gabekoen alde? Galdera horiei erantzuteko lehen hurbilketa Sevillan egingo da 2006ko maiatzean. Urte berean, urrian, erantzunak emateko lanari ekingo diogu Donostian, Artelekun.

 

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. larraitz. (2006, noviembre 28). Reilustrar la ilustración. Universalismo, ciudadanía y emancipación. Retrieved noviembre 25, 2024, from Arteleku.net Web site: http://2003.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/esfera-publikoa/reilustrar-la-ilustracion.-universalismo-ciudadania-y-emancipacion. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License