Castoriadis. Sorkuntzaren bidegurutzeak. Laburpenak. Amador Fernández-Savater

Amador Fernández Savater saiogile eta ikertzaileak, Castoriadis. Sorkuntzaren bidegurutzeak mintegian, gogora ekarri zituen Castoriadisen zenbait kontzeptu, bere ustez errotikoenak eta emankorrenak direnak.


Lehen kontzeptua Historia izan zen. Fernández Savatarrek gogorarazi zuen ezen joan den mendeko 50. hamarkadan Historiari buruzko ideiarik zabalduena, Marxismoak eta beste pentsamendu korronte batzuek defendatzen zuten bezala, hauxe zela: Historia aurrez erabakitako zerbait da. 60. hamarkadan, berriz, Altuserrek eta beste pentsalari batzuek eskema hori zalantzan jarri zuten, eta berriro pentsatu behar zela esan zuten. Castoriadis harago joan zen, eta Historiaren kontzepzio berria ekarri zuen. “Castoriadisen ustez, historia ez da gauza bera berriz ematea, baizik eta forma berrien sorrera, hain zuzen, idatzi gabeko eta egungo egoeraren azterketatik ondorioztatu ezin diren formen sorrera. Historia sorkuntza da batez ere”, azaldu zuen Fernández Savaterrek.

 

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. larraitz. (2007, enero 23). Castoriadis. Sorkuntzaren bidegurutzeak. Laburpenak. Amador Fernández-Savater. Retrieved noviembre 24, 2024, from Arteleku.net Web site: http://2003.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/esfera-publikoa/castoriadis.-sorkuntzaren-bidegurutzeak.-laburpenak.-amador-fernandez-savater. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License