Belén Gopegui

"Sobre la verdad inútil"

2005/06/01

 

 

Belén Gopegui idazleak -bere azken nobela, El lado frío de la almohadaSobre la verdad inútil izenburuarekin. Idazlearen hausnarketa Pascual Serranok rebelion.org

(Ohe-burkoaren alde hotza) iaz argitaratua duenak- Periferiak topaketen barruan hitzaldi bat eman zuen,

web orrian argitara emandako La verdad inútil artikuluan oinarritu zuen. Artikulu hartan, izan ere, autoreak planteatu zuen denbora askoan pentsatu izan dela boteretsuek komunikabideen gainean duten kontrolak eragozten duela gizarteak egia jakin dezan, eta horregatik ez dela gizarte errebolta handirik sortzen. Aitzitik, autoreak dio tesi hori defendatzen zutenak konturatu direla ezen egia jakiteak ez duela jendearen gogorik pizten, alegia ez diola ezertarako eragiten. Egia, beraz, alferrikakoa da, ez baitu gauzen egoera aldarazten.

 

Belén Gopegui, ordea, Pascual Serrano baino optimistago agertu zen, eta erreakzionatzeko eta aldatzeko aukera defendatu zuen. Gopeguiren iritziz, rebelion.org

bezalako espazioak egotea bada aldaketaren aztarna edo seinale. Bere iritziz, "egia, jakintza bezala, ekintza bat da, mundua era batera edo bestera antolatzeko existitzen du, pertsonentzako kaltea eragozteko". Beraz, egia aurkitzeko eta egiari buruz hausnartzeko ahaleginak askatasun ekintzak dira.

 

Belén Gopeguiren testua jatorrizko hizkuntzan, gaztelaniaz, dago irakurgai.

 

Arteleku TVk eginiko erreportajearen barruan ikusentzunezko grabazioa ere ikusgai dago.

 

Document Actions
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. larraitz. (2005, septiembre 28). Belén Gopegui. Retrieved noviembre 25, 2024, from Arteleku.net Web site: http://2003.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/esfera-publikoa/belen-gopegui. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License