Koordinazioa: Amador Fernández-Savater
Data: Urriak 9 eta 10
Gonbidatuak: Alain Badiou, Fernando Golvano, Joaquín Rodríguez, Kebir Sabar, Maggie Schmitt, Imanol Zubero
Ekoizpena: Arteleku- Gipuzkoa Foru Aldundia, UNIA arteypensamiento
Elkarlana: Archipiélago
Hori zen langileen erakunde internazionalen ametsa, eskubide zibilen aldeko mugimenduena, emakumeen eskubideen aldeko mugimenduena, baita Mary Wollstonecraft, Mijail Bakunin edo Martin Luther Kingen ametsa ere. Baina amets horren artean eta amesgaiztoko irudien artean hesi handi bat dago. Hori argi ikus daiteke telebistan agertzen diren irudi izugarri eta adierazgarrietan, bai New Orleanseko hondamenaren ondoren, baita Ceuta eta Melillako hesiaren arazoaren inguruan, Londreseko uztailaren 7ko atentatuen ondoren edo Frantziako hiri aldirietako matxinadei buruzkoetan ere. Hesi hori pobreziak, bigarren eta hirugarren klaseko hiritarrek, ukatutako eskubideek, gizarte bazterketak, sexuagatiko edo arrazagatiko bereizkeriak, nihilismoak, arrazakeriak eta nortasun fanatismoek jaso dute. Hesi hori etnizazio krudel bat da, globalizazioak eragindako gizarte egoera larriak sortutakoa. Ikertu, neurtu eta galdekatu nahi den hesi bat.
UNIA arteypensamientok, Arteleku-Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta Archipielago argitaletxeak bat egin dute 2006. urtean, eztabaida publiko bat proposatzeko burujabetasunerako unibertsaltasun bat berrasmatzeari buruz. Izan ere, gaur egun, merkatu globalaren ondorioz, mundua gero eta “berdinduagoa” ari da bihurtzen, eta aldi berean, berezko identitatea izateak gero eta miresmen handiagoa sortzen du. Eskubideak banan bana eta behin eta berriz aipatzen dira, baina ez dira betetzen. Horrez gain, kultura-erlatibismoak emantzipazioaren balioak erlatibizatu edo gutxiesten ditu. Horren ondorioz, “haien” kontra ez dagoen “gu” bat eratzeko gai ote gara?, edo bi aldeen arteko berdintasunen aldeko politika egin ote daiteke, hori identitate eta abstrakzio bezala ulertu ordez aniztasun eta singulartasun bezala onartuz? Herritartasun unibertsalaren eskubideen alde borroka ote gaitezke, eskubide horiek estatu-nazio irudiarekin lotu gabe?
Eztabaida horren lehen atala Sevillan egin zen, joan den maiatzean. Bigarren kapitulua Alain Badiou filosofoarekin egindako hiru ataleko elkarrizketa gisa eratuko da. 1. gaur egungo unibertsaltasunaren arazoari buruz; 2. unibertsaltasunak ezberdintasun eta singulartasunekin duen harremanari buruz; eta azkenik, 3. “gu emantzipatzaileari” buruz, aldez aurretik “gu” bezala ulertu izan den guztia zalantzan jarri duena.
Programa
URRIAK 9, astelehena
11:00 - 14:00 Alain Badiou. Gaur egungo unibertsaltasunaren arazoa
19:00 - 22:00 Alain Badiou. Unibertsaltasuna eta ezberdintasuna
URRIAK 10, asteartea
11:00 - 14:00 Alain Badiou. Unibertsaltasuna eta berdintasuna
Kontrapuntuak: Amador Fernandez-Savater, Fernando Golvano, Joaquin Rodriguez, Kebir Sabar, Maggie Schmitt, Imanol Zubero.