Biografiak

Gaur egungo filosofo interesgarri eta erradikalenetakoa da, beti arazoen funtsera jotzen baitu. Bere borroka politiko eta filosofikoa burujabetasun politikak beste era batean proposatzean datza, Estatuari funtsezko garrantzi hori kendu eta bizitza aukera berriak sortu nahiz autonomiaren eta berdintasunaren baieztapen erradikal bat egiteko. Horri dagokionez, erlatibismo filosofikoaren eta eszeptizismoaren aurka borrokatu nahi du, printzipio ezaren kontra, berdintasunaren aurka doan desberdintasunen ideia jakin baten kontra eta abar. Hori da bere borroka politiko eta filosofikoa: ideia berriak asmatzea; subjektuaren, egiaren eta unibertsaltasunaren teoria berriak egitea, horrela gaur egungo ideiak antolatzen dituen gordiar korapiloa puskatzeko; finantza eta politika oligarkien boterearen ordez, etnia eta arbasoen boterea izan daitekeela ezagutaraztea. Liburu ugari idatzi ditu, besteak beste Théorie du sujet (1982), L’Être et l’Événement (1988), Manifeste pour la philosophie (1989), L’Éthique (1993), Petit manuel d’inesthétique (1998) eta Circonstances 2 (2004).
Saiakera-idazle, ikerlari eta editorea da. 1999an Filosofía y acción idatzi zuen, gazteleraz Limite argitaletxeak argitaratutakoa. Beste lagun batzuekin batera, Archipielago aldizkaria eta Acuarela argitaletxea zuzentzen ditu. Bietan diskurtso inkonformista eta kritikoaren aukerak miatzen dituzte. Askotan idazten du El País egunkariko kultura eranskinean, Diagonal egunkarian eta El Viejo Topo aldizkarian. Madrilgo gizarte-mugimenduetan parte hartzen du.
Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, Estetika eta Artearen Teorian. Euskal Herriko abangoardia artistikoei buruz asko ikertu eta idatzi du, baita gaur egungo sormenari eta bere sareei buruz. Artista garaikide askoren gaineko monografiak idatzi ditu, eta hainbat erakusketa antolatu ditu. Hika, Periódico del arte, Sublime, Exitbook, Ondare, biTARTE eta beste argitalpenetan arteari buruz idatzi du.
Soziologian doktore da, eta Archipiélago. Cuadernos de Crítica de la Cultura aldizkariaren zuzendarikidea da. Horrez gain, Pierre Bourdieu. Sociología y subversión (La Piqueta) eta El desorden de las cosas (CSIC) liburuen egilea da. Le Monde Diplomatique, Pliegos de Yuste eta El Viejo Topo argitarapenetan askotan idazten du, eta horrez gain, Siglo XXI, Paidós, Santillana eta beste argitaletxetan ere editore bezala egiten du lan. Interes gehien sortzen dioten gaien artean aipagarriak dira laizismoa kultura arteko bizikidetzaren funtsa bezala, gizartearen oinarritze demokratiko eta sekularra mundu globalizatuan bizitzeko eta internazionalismoaren forma berriak garatzea.
Politika-zientzietan lizentziatua da eta analista soziopolitikoa. Aditua da immigrazioaz, eta Maghreb, arabiar eta musulmanen munduaz. Euskal Autonomi Erkidegoko eta Nafarroako hainbat administrazio eta udaletxetan atzerritarren gaietan aholkularia da. Euskal Herriko Unibertsitateko soziologia, pedagogia eta psikologia departamentuetan ikerlari laguntzailea da, eta immigrazioari eta maghrebiar gizarteari buruzko ikerketa asko argitaratu ditu.
Madrilen bizi den itzultzaile eta ikerlari independentea da, eta Beiruten nahiz AEBtan lotura handiak ditu. Hainbat gizarte ekimenetan parte hartzen du, horien artean aipagarriak dira Precarias a la Deriva ikerketa eta militantzia proiektua, edo Ekialde Hurbileko (eta haren inguruko) gazte feministen talde informala. Azken urtetan sekularismoari buruzko eztabaidetan aritu da lanean batez ere. Gaur egun AEB-tan dabil, herrialde hartan sortzen ari diren gizarte antolakuntzak aztertzen.
Soziologian doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle titularra da. Artikulu eta liburu askoren egile eta egilekide da. Gai asko jorratu ditu, denak Euskal Herrian kokaturik: sindikalismoa, teknologia aldaketak, informazioaren teknologia berriak, gizarte mugimenduak, borondatezko lanak, biolentzia eta politika. Astero El País-eko euskal argitalpenean zutabe bat idazten du. Ondoko liburuen egilea da: Los sindicatos españoles ante el cambio tecnológico, Desclée de Brouwer, 1993; Las nuevas condiciones de la solidaridad, Desclée de Brouwer, 1994; Movimientos sociales y alternativas de sociedad, HOAC, 1996; El trabajo en la sociedad. Manual para una sociología del trabajo, Euskal Herriko Unibertsitatea, 1998. Hainbat ekimen eta erakunde sozialetan hartu du parte, antimilitarismoaren esparruan, Euskal Herriko bakearen inguruan eta herritarren mugimenduaren arloan. Gesto por la Paz taldearen bultzatzaileetako bat izan zen.
Dokumentu Akzioak