Ondoez existentziala eta zentzu bilaketa XIX. mendearen bukaeran
Irakurketa taldea
2010/09/14 - 2010/10/19

Ondoez existentziala eta zentzu bilaketa XIX. mendearen bukaeran

Parte-hartzaileak

XIX. mendearen erdi aldetik hasi eta XX.aren lehen erdira, industrialismoaren eta beste faktore askoren eraginez, Mendebaldean bereziki gizakiaren deserrotze bat gertatu zen, haren identitatea kolokan jartze bat eta ohitura- eta bizimodu-aldaketa sakona, milioika pertsonarengan ondoeza eragin zutenak.

Koordinazioa: Xabier Mendiguren Bereziartu

Datak: Irailak 14, irailak 28, urriak 5 eta urriak 19

Ordua: 19:00etan

Lekua: Artelekuko dokumentazio zentroan

Izena emateko epea: Irailak 7. Izena emateko, bidali zure izen-abizenak eta zure telefono zenbakia arteleku@gipuzkoa.net helbidera

 

"Bost izenburu proposatzen ditut irakurtzeko.

Norberak erabakiko du euskaraz ala gaztelaniaz irakurri (euskaraz daudenak behintzat). Iruzkina euskaraz egingo da,  baina gaztelania erabiltzeari uko egin gabe, irakurleen proposamen edo beharren arabera.

Obra hauek proposatu ditut neure zaletasun pertsonaletik abiatuta, baina batez ere literatura bikaina, lehen mailakoa  eta eragin handikoa izan dutelako, ondorengo urteetan beste idazle askoren inspirazio-iturri izan dena.

Idazle bakoitza bere testuinguruan jartzeko ahalegin bat egingo dut, obra hobeki kokatu eta ulertu ahal izateko. Ikusten denez,  Errusia, Amerika eta Europaren erdi aldean sortutako obrak dira.

XIX. mendearen erdi aldetik hasi eta XX.aren lehen erdira, industrialismoaren eta beste faktore askoren eraginez, Mendebaldean bereziki gizakiaren deserrotze bat gertatu zen, haren identitatea kolokan jartze bat eta ohitura- eta bizimodu-aldaketa sakona, milioika pertsonarengan ondoeza eragin zutenak. Erlijioak ordu arte izandako zentzua ahuldu ahala, bizitzaren zentzuaz ere gero eta galdera gehiago egiten hasten da gizakia, kontsumismoan gero eta murgilduago aurkitzen dela. Hori guztia, modu batean edo bestean azaleratuko da irakurriko ditugun lau autore hauen maisu-lanetan.

Autore hauei buruzko biografia eta bibliografia ez ezik testuak ere badatoz Interneten eraitsi eta inprimatzeko moduan. Beraz, saiatuko gara norberak sentitzen eta pentsatzen duenaz gainera, beste batzuek ere autore hauei buruz esan dutena eta haien obretan aurkitu dutena komentatzen."

Xabier Mendiguren Bereziartu

 

Irakurgaiak:

Nikolai Gogol : Longaina(1842) / Sudurra (1834-35) //  El Capote/La Nariz

Herman Melville: Bartlebly izkribatzailea (1853) // Bartlebly el escribiente

Lev Tolstoi: Ivan Ilitxen heriotza (1886) // La muerte de Iván Ilich

Franz Kafka: Itxuraldaketa (1915)// La Metamorfosis

 

 

iCal
Dokumentu Akzioak