Udazkeneko irakurketa taldea
Irakurketa taldea
2007/09/27 - 2007/12/20

Udazkeneko irakurketa taldea

Parte-hartzaileak

Udazkenean euskaraz idatzitako irakurgaiak landuko dituen taldeak lau saio egingo ditu (irailak 27, urriak 25, azaroak 22 eta abenduak 20) eta Maider Zilbetik koordinatuko du.

Feminismoaren homogeneotasuna defendatzen duten iritziak alde batera utzi nahi dira lau saioetan zehar. Feminismoen iraganeko aldarrikapenak zeintzuk ziren aztertu eta egungoak identifikatzen saiatu. Norbanakoekin eta mugimendu sozial ezberdinekin erlazionatzeko zein eredu berri ekartzen eta eskatzen dituzte feminismoek? Izan ere, boterearen egiturei aurre-egite honetan antolatutako beste aldarrikapenekin lan egitea beharrezkoa da.

Euskal Herriko feminismoen historian sartu-irtena egingo da. Hemen, orain, feminismoek zein forma hartzen dituzten, zein beste adierazpenez baliatzen diren aztertuko da. Nortasunei buruzko hausnarketa sakona dakarte feminismoek egun. Feminismoek, sexualitatea, etniaren inguruko beste mugimenduarekin batera, nortasunaren gaineko hausnarketa abiatzea erabakitzen dutenean, elkarlanak, jendartearen egiturak mugitzeko indar handiagoa eskaintzen du.

Feminismoa eta komunikazioaren inguruan ere arituko dira taldeko partaideak. Ba al dago feminismoen aldarrikapenak kaleratzeko modu berezkorik eta berezirik? Ba al dago feminista den hizkuntzarik, mezuak helarazteko feministak diren hitzik? Feminismoaren aldarrikapenak arte adierazpideen bitartez kaleratzen direnean, non geratzen da feminismoa, artean, helburuan, bidean?

iCal
Dokumentu Akzioak