Lagun batekin eztabaida sutsua izan ostean, Bardamu medikuntza ikaslea,
ejerzitoan izena eman eta gerrara doa. Misio batera bidaltzen dute eta
bertan Robinson izeneko erreserbista bat ezagutuko du, biek beren
buruak entregatzea erabakitzen dute, baina ez dute lortzen. Bardamu
zauritu egiten dute eta Parisa bidali. Han Lola amerikarrarekin
harreman bat hasiko du. Psikiatriko batean ingresatzen dute eta
biolinjole batekin beste harreman bat izango du. Gerratik lizentziatu
eta Afrikara abiatzen da, baina bidaian lagun dituen pertsonen jarrera
ikusita iritsi baina lehenago alde egiten du. Enpresa kolonial batean
hasten da lanean. Basoan barrena egiten ari den ikuskaketa batean
Robinsonekin egiten du berriro topo, azken honek ahal duen guztia
ohostu eta desagertu egingo da. Inkonsziente egoeran dagoela Bardamu
Ameriketara doan barku batean sartzen dute. New Yorken Lola topatuko du
berriro eta Detroitera abiatuko da. Molly izeneko prostituta bat
ligatuko du han. Robinson aurkituko du berriro. Europara itzulera.
Medikuntza
ikasketak amaitu eta Parisen hasiko da lanean. Berriro Robinson
azalduko da negozio ilunetan murgilduta. Bardamu psikiatriko batean
kontratatuko dute... ondoren festa batera joango dira... ondoren
heriotza.