Udaberriko irakurketa taldea 2007. Yasmina Reza-ren Arte
Irakurketa taldea
- 2007/03/01 12:00 pm - 12:00 pm

Udaberriko irakurketa taldea 2007. Yasmina Reza-ren Arte

Parte-hartzaileak
— etiketak:

Sergiok koadro moderno bat erosi du dirutza handia ordaindu ondoren. Marcosek gorrotoa dio koadroari eta kostatzen zaio sinestea Sergiori benetan gustatzen zaionik. Hirugarren laguna, Ibon, saiatzen da Marcos eta Sergioren arteko desadostasunaren bitartekari izaten. Arte modernoari buruzko azaleko desadostasuna dena, adiskidetasunari buruzko eztabaida latza bihurtzen da. Antzezlanak aurrera egiten duen heinean, koadroaren auzia erabat puztutzen da, bapatean desagertzeko, haserrealdiaren benetako arrazoiak azalean argi utziaz. Azkenean, adiskidetasuna iraunarazteko koadroa txikitzea erabakitzen dute, ondoren berregiteko.

Pertsonaiak
Markos aeronautika ingeniaria da, Paularekin bizi da eta ez du arte garaikidea atsegin.
Sergio medikua da, dibortziatua eta arte garaikidea maite du.
Ibon profesional mailan ez da bere une onena bizitzen ari, ezkontzekotan da eta arte garaikideak ez du kezkatzen.

Artea
Yasmina Rezaren obra arrakastatsuena da zalantzarik gabe, eta baita sarituena ere: 1994ko Molière sarietan obra onena eta ikuskizun onena, 1996ko Evening Standard Award saria komedia onenari, 1997ko Laurence Olivier saria komedia onenari, 1996/1997ko Theater Heute saria atzerriko lan onenari, 1998ko Drama Circle Critics Award saria. Josep Maria Flotatsek zuzendutako bertsioa ere oihartzun handia lortzen ari da. Euskaraz Carlos Zabalak zuzendu eta Joseba Apaolaza, Ramon Agirre eta Asier Hormazak antzezten duten bertsioak ere harrera bikaina izan du.


Iñaki Urdanibiak Yasmina Rezaren beste zenbait lanen inguruan idatzitako artikuluak (gaztelaniaz):

"Sufro, luego soy"

"Reza, vida y tensiones"

iCal
Dokumentu Akzioak