Berak gogo bizia zuen une hori iristeko, Bastiani fuertean bere
"egiazko bizitza" hasiko dela uste baitu nahiz eta bere jaioterria eta
familia utzi behar izan. Gainera, bidaia hori itzulera gabekoa izateko
aukera ere hor dago...
Egun eta erdiko bidaia egin du Vescovi
kideak lagunduta eta bidean pertsonaia berezi ugarirekin egin dute
topo. Azkenean, fuertea begi aurrean daukate. Toki bakartia da, mendiek
inguratua, mundutik at dagoenaren itxura dauka. Bigarren mailako
gotorlekua dirudi, garrantziarik ez duen muga batean kokatua dagoena.
Hala ere, Giovanni Dogo ingurune bakarti horretako girolari eta
misteriotsuak irentsiko du. Lehendabizi lau hilabeteko egonaldia egitea
onartu zuen, ondoren bi urtekoa, ondoren lau urtekoa... eta gure
protagonistak han jarraituko du tartaroen etorreraren zain.
Hogeita
hamar urte emango ditu Bastiani fuertean Giovanni Dogok etsaiaren zain,
beti gerraren itzala gainean duela. Azkenean etsaiaren ordez
gaixotasuna eta heriotza iritsiko dira bere bila.