TESTER
Aurkezpena
2006/10/19 - 2006/10/20

TESTER

Parte-hartzaileak

Urriak 17, 11:00etan, Artelekun
Prentsaurrekoa. Tester programaren aurkezpena
Partehartzaileak: Natxo Rodríguez, Fito Rodríguez (Rodríguez Fundazioa) eta Santi Eraso, Artelekuko zuzendaria.
TESTER. Sarrera
Sortze-lan garaikidearekin solasten den proiektu etengabea da, arte proposamen berrien inguruan hausnartu, ekoiztu
eta banatzeko asmoa duela. Proiektua bera "eraikitzen" jardungo duten hainbat fasetan egituratuta dago, "Zer da
TESTER"-en, www.e-tester.net helbidean, azaldutako abiapuntuetan oinarrituta.
Honako proiektua hiru urtetan banatu da. 2002-03 urteetan lantaldeak, lanabesak eta burutzeko erak finkatu genituen.
2004 urtean, aldiz, TESTER egitasmoa tarteko, berariazko proiektuak garatuko dituzten artistek eskuhartu zuten.

--------------

TESTER  Rodríguez Fundazioaren proiektu bat da, Arteleku-Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean ekoiztutakoa. Proiektuak Eusko Jaurlaritza eta Casa Asiaren babesa jaso du eta American Center Foundationen laguntza.

 

TESTER proiektuaren helburua da aukera teknologiko berriekin lotutako proposamen artistiko garaikideak ekoiztu eta zabaltzea. Benetako emaitza bat baino gehiago lan sistema bat proposatzen du, proiektu kolektiboa eta deszentralizatua da eta mundu osoko hainbat lankidek bertan parte hartzen du.

 

TESTER proiektuak “eremu ilunduak” deitutakoetara zuzentzen du begirada. Eremu ilundutzat ulertzen da planteatzen diren une beretik sare proiektu bakarrarekiko urruntasun kritikoa erakusten duten, edota bere jatorriagatik nagusia den esparru geopolitikotik kanpo kokatzen diren proiektuei ikuspena ukatzea.

 

Etengabeko prozesuan dagoen proiektuak komisarioen ohiko arauetara makurtuko ez den lan egitura finkatu nahi du.

Rodríguez Fundazioa harremanetan jartzen da hainbat pertsonekin (nodoak) eta horiek, era berean, herri mailako beste sorkuntza esparru batzuekin harremanetan jartzen gaituzte. Herri mailako esparru horiek ez dira asko agertzen multimedia sorkuntzako zirkuitu artistikoetan, beren kokapen geografikoa edota izaera dibergentea dela-eta.

Horrenbestez, nodo deitzen ditugun lankide taldeak era kolegiatuan lan egiten du, abiapuntuko alderdi teorikoak eta kontzeptualak zehaztu ondoren, hainbat egile, artista, talde edo proiektu proposatzen ditu eta horien lanarekin azken produktua osatzen da.

Beraz, TESTER proiektua prozesu bat da, proiektu gisa egin duen ibilbidean zehar osatuz joan da, proiektuaren denborak markatu dituen egutegi zehatz batean oinarrituta.

 

TESTER proiektuan sei nodo hauek parte hartu dute:

Marina Grzinic (Ljubljana, Eslovenia), José Carlos Mariategui (Lima, Peru),  Hito Steyerl (Berlin, Alemania), Marcus Neustetter (Johannesburg, Hegoafrika) eta Oliver Ressler (Viena, Austria).

Partehartzaile horien zeregina izan da euskarri teoriko eta kontzeptualez hornitzea sistema eta transmisio ildo berriak ematea proiektuari. “Batzorde” horrek TESTER proiektua aurrera eramateko lan egiten du “sarea sortuz”.

 

 

 

 

 

 

 

     

 

 

 

 

Orain TESTER proiektuaren funtsa eskema bizi bat da, egoera lokal bakoitzean barneratzeko gauza dena eta sare modura hedatzen dena.

Artelekun egingo diren aurkezpenak proiektuaren eta bere helburu eta garapenen bidea zabalduko diguten ate eta leihoen katalogo moduko bat dira.

"... eta orain TESTER kondentsadore antzeko bat da...

 

 

TESTER proiektuak emaitza ezberdinak eman ditu:

-          www.e-tester.net. Proiektuari buruzko informazioa biltzen duen webgunea: agenda, biografiak, edukiak, testuak, etab.

-          Trabajo de no nodos / Adabegiak lanean / nodes at work liburua, paperean argitaratu dena baina web orritik ere eskuratu daitekeena, proiektuko nodoen eta 20tik gorako partehartzaileen testuak bilduz.

-          DVD bikoitza (DVD bideo 1 + DVD bideo+ROM), 60 egile eta talde biltzen dituena. 360 minutuko iraupena eta azpitituluak ditu. Castellano / english / euskara,  X-EVIAN Gnu/linus banaketa, Alephandria artxiboa (Copyleft archivo) + kolaborazio grafikoak.

 

TESTER proiektua hainbat lekutan aurkeztu da:

Forum Stadpark (Graz, Austria) 2006. MADCafé, Costa Ricako San Jose (2006), Fundación Telefónica, Lima (Peru), 2006, Transitio_MX (Mexiko) 2005. Festival EMOCAO (Sao Paulo, Brasil) 2005. ISEA 2004 (Stockholm-Tallin-Helsinki), Ars Electronica 2005, (Linz, Austria), ISEA 2002 (Nagoya, Japonia), International Festival of Computer Arts  (Maribor, Eslovenia) 2004. Salamanca 2004, Bartzelona eta Donostia, Gasteiz, Bilbo (2006 urria-azaroa)

 

Eduki guztiak copileft motakoak dira, Creative Commons lizentziapean egindakoak; beraz, askatasun osoz kopiatu eta banatu daitezke, irabazi asmorik gabe eta beti egileak aipatuta.

 

 

Egitaraua

 

Urriak 19, osteguna

TESTER aurkezpenak

- 19:00: Rodríguez Fundazioa

- 20:00: José-Carlos Mariátegui

 

Urriak 20, ostirala

19:00: Klub Zwei-ren aurkezpena

20:00: RDZ (Iñaki Arzoz eta Andoni Alonso,  JL. Marzo, Metabolik, Ibón Sáez de Olazagoitia eta Kirmen Uribe) adabegiaren aurkezpenak eta programa.

21:00: Jai ekitaldi gastronomikoa

          "Gora Japon"en kontzertu txikia. Rock bikotea Bilbotik. Miriam P. (bateria,

          ahotsa), Jon M. (kitarra, ahotsa)"

 



iCal
Dokumentu Akzioak