street zinema
Jaialdia
2007/09/06 - 2007/09/09

street zinema

Parte-hartzaileak

Hiri kontrakulturen ikus-entzunezko jaialdia

Irailaren 6tik 9ra Donostian
Koordinazioa: Perros Callejeros Films
Ekoizpena: Arteleku-Gipuzkoako Foru Aldundia
Elkarlana: Ernest Lluch Kultur Etxea–Donostiako Udala, Kutxa, Dogway Magazine, Jart Factory, Edición Limitada, Tutti Pazzi Records, Parafernalia Skateboar


Street Zinema Jaialdi Internazionalak eduki eta programazioan erabateko aldaketa burutsua planteatu du bere laugarren ediziorako. Proiektu hau aurrera atera dugun pertsonok (gazteen beste kultur jardueretan parte hartzen dugun patinatzaileok, adibidez) urtean zehar antolatutako jarduerak zabaltzea erabaki dugu: Calle Magazine aldizkariaren argitalpena, La Jaula de Grillos donostiako hip-hop taldearen kontzertuak, Blog&Destroy web 2.0 erabiltzaile patinatzaileen topagunea, skate askeko hiru bideo dituen DVD baten argitalpena eta banaketa Dogway Magazine aldizkariarekin batera, Graffiti Film Festival jaialdia (legez kontrako pintadei buruzko bideoen hedatzeari eskainia) eta Animal Público eta Monstruo Expo talde erakustaldiak.

Gazteen eta artisten hiri kontrakulturek mende bat baino gehiago daramate goi-kultura eta herri-kultura bereizteko eskatzen (proposamen gisa ulertua, ez arte abangoardia zaharkitu gisa); erromantizismotik anarkismora (futurismotik, dadaismotik eta punk kulturatik pasata), graffiti idazlearen psikogeografian amaitzeko, edo edozein patinatzailek bere inguru arkitektonikoari buruz egiten duen kritika ez intelektualean. Street Zineman badakizkigu espazio publikoaren berreskuratzeak dituen aukera emantzipatzaileak, eta ziur gaude gaur egun, skate bideoetan (eta graffitian, street-artean edo parkourean), ikertu eta aztertu beharreko hainbat alderdi kultural, estetiko eta antropologiko aurki ditzakegula.

Youth-cultures (gazte kulturak) deitutakoen komertzializazioa eta globalizazioa neurrigabea den arren, gure jarrera beti gaur egungo hizkuntzak joera nagusiaren aurkako ildoan hedatzea izan da. Badirudi inork ez duela pentsatzen skateak jarraituko duen norabidearen inguruan, behin betiko mendebaldeko kulturan txertatzeko gizarte aldaketa ahalbidetuko duen bitarteko gisa, street-wear (hiri moda) mundua baino haratago. Hori dela eta, beste urte batez, aurkitu ditugun lan independente interesgarrienak aurkezten dizkizuegu. Etorri eta gozatu...

--------------------------------------------------------

Programa


Abuztuaren 31tik irailaren 22ra Ernest Lluch Kultur Etxeko erakusketa aretoan (Anoeta pasealekua 7, Donostia)
Impresión! erakusketa
Koordinazioa: Mikel Arbiza Goenaga
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 16:00-20:30; larunbatetan: 16:30-20:30.
Sarrera doan

Erakusketa honek skateboardingarekin erlazionatutako artisten lanak aurkezten ditu inprimatze teknika desberdinen bidez: argazkia, serigrafia, X izpiak, margoa, sticker-art (eransteko artea)... Ikusgai dauden artistak hauek dira: Javi Cobo, Alex Mosterín, Unai Pascual, Naiara Goikoetxea, Juanma Fernández, Toño Geosk8, Xabier Ilarregi eta Joseba Cortazar. Eta nazioarteko gonbidatuak Francisco Chávez (Peru) eta Snoop Dong (Frantzia) dira.

Inaugurazioa. Abuztuak 31, ostirala, 19:30etan
Emanaldia: Few & far between, Chris Mulhern, AEB, 2006, 40'.
Bideo honek Filadelfia hiriaren eta ekialdeko kostalde iparramerikarreko beste hainbat hiriren skater eszena erakusten du, honako patinatzaile hauekin: Matt Miller, Devon Connett, John Kroesser, Bill Sands, Shau Williams edo Jimmy McDonald.[www.fewandfarbetweenvideo.com]


Irailak 6, osteguna, Artelekun

Sarrera doan. Leku mugatua.
19:00-22:30 Emanaldiak:
- Arte bastardo, Azur95 proyects, Bartzelona, 2007, 17’
Konde-hirian kalean skatea, graffitiak, taldean edatea, ravea eta prostituzioa debekatzen dituen hiri legeari buruzko dokumentala.
- The Run Up dokumentaletik aukeratutako eszenak, FIFTY24SF Gallery & Upper Playground, AEB, 2006, 213’, J.B.
Dokumental honek Iparramerikako ikusizko artista garaikide interesgarrienak irudikatzen ditu: Chris Pastras, Wes Humpton, Estevan Oriol, Jeff Soto, Futura, Maya Hayuk, WK Interact, Swoon, Ron English.
[www.upperplayground.com/06/run_up]
- On the broad, Takahiro Morita & Far East Skate Network, Japonia, 2007, 38’
Bideo honek Tokioko Fat Bros Skateshop dendaren inguruko eszena erakusten du. Bertan, patinatzaile hauek ageri dira: Kenji Nakahira, Yuzo Kudo, Akira Fujimoto, Masakazu Aiso, Takahiro Morita, Yoshiharu Yoshida, Yuichi Ohara, Fumihiro Watashinabe, Simon Lokett. [www.fareastskatenetwork.com]


Irailak 7, ostirala, Kutxa aretoa (Arrasate 12, Donostia)
Sarrera doan. Leku mugatua.
19:00-22:30 Emanaldiak:
- S.i.T.2, Skating Irun Team, Donostia, 2007, 25’
Irungo patinatzaile gazteen talde batek ekoiztutako bideoa: Héctor Heredia "Chetos", Cristian Cortizo, Ibai Larralde, Aitor Lorenzo... [www.skatingirun.blogspot.com]
- Zacaz, Producciones T$, Mexiko, 2006, 20’
Mexikoko Tijuana hiriko eszena erakusten du bideo honek, honako patinatzaile hauekin: Aris Arrañaga, Esteban Urrea, Iván Salazar, Salvador Cordero eta Gaabriel de la Mora. [www.myspace.com/3913089]
- Yeah Brother, Derd Films, AEB, 2006, 43'
Bideo hau Kaliforniako Ventura hiriko patinatzaile gazte batzuk ekoitzi dute: Mike Anderson, Ángel Saucedo, Vinnie Peinado, Sal Martínez. [www.funnotfame.org]
- (almost) Done Video, Done Video, Erresuma Batua, 2006, 49'.
Bideo hau Londresen grabatu zen, eta bertan Diego Doural galiziarra eta bere lehengusu Daih, edo Mark “Fos” Foster artista eta patinatzaile handia ikusi ditzakegu patinatzen. [www.donevideo.co.uk]


Irailak 8, larunbata, Kutxa aretoa (Arrasate 12, Donostia)
Sarrera doan. Leku mugatua.
19:00-22:30 Emanaldiak:
- Winfli, Ricardo González eta Miguel Cuadrado, Asturias, 2007, 36’
Bideo honek Oviedo hiriko eta inguruko eszena erakusten du. Bertan, patinatzaile hauek ageri dira: Carlos Consiglio, Pablo Garcia "Pablin", Dani Caicoya, Julio Álvarez "Tulio", Carlos Fernández "Nikolai" eta Abraham Acosta "Guto". [www.youtube.com/user/deadline]
- Nouvelle Vague, Sebastién Abes & French Kiss Production, Frantzia, 2005, 27'
Lan hauek patinatzaileen ekoizpen bideografikoan aire fresko frantsesa jartzen du, Korean, Hungarian, Irlandan, Kanadan edo Arabiar Emirerri Batuetan grabatutako eszenekin. [www.frenchkissproduction.com]
- Pibes de la calle, Suma & Explouyon, Buenos Aires, Argentina 2007, 30'
Buenos Aireseko eszena eta patinajearen maila altua erakusten dizkigu bideo honek, honako patinatzaile hauekin: Matías Correa, Pedro Arce, Esteban Florio, Lucas Della Vedova eta Gianni de Gennaro Buenos Aireseko ohiko patinatzailea.[www.sumaimagenysonido.com.ar]
- Underground broadcasting, Takahiro Morita & Far East Skate Network, Japonia, 2006, 71’
Takahiro Morita patinatzaile eta bideografo japoniarraren ekoizpen bikaina. Bertan, bost urtetan Japonian zehar egindako bidaiak laburtzen ditu eta Tokio, Osaka, Kobe, Okayama, Nagoya, Okinawa eta Fukuoka hirietako patinatzaileen talentua erakusten du. [www.fareastskatenetwork.com]


Irailak 9, igandea, 27 Horas Zinekluba (Eustasio Amilibia 5, Donostia)
Sarrera doan. Leku mugatua.
19:00-22:30 Emanaldiak:
Old is cool patinetearen munduko bideo klasikoak eman eta hedatzeaz arduratzen den jaialdiko atala da.
- Streets on Fire, Santa Cruz skateboards, AEB, 1989, 70’
Eskola zaharreko bideo klasikoa da hau, eta bertan ikus dezakegu Steve Albaren, Claus Grabkeren, Jeff Grossoren, Rob Roskoppen edo Corey O'Brienen aldapa eta igerilekuetako patinaje oldarkorra. Horretaz gain, Natas Kaupas kaleko patinatzailearen maniobra aitzindariez goza dezakegu.
- Génesis, Rhythm skateboards, AEB, 1997, 28’
Duela hamar urteko bideo honetan José Gómez patinatzaile eta artistaren mugimendu grafiko (motion graphics) ikaragarriak gailentzen dira, hala nola, Chany Jeanguenin, Danny Montoya, Richard Angelides eta Felix Arguellesen patinajea.

---------------------------------

Biografia

Perros Callejeros Films. "Zuk zeuk egin” estiloan jadanik 5 DVD baino gehiago argitaratu dituen tokiko produkzio-etxe txikia da, eta bere helburua patineteen munduaren, herriko kulturaren eta herriko hainbat adierazpenen arteko lotura estutzea da. Jarrera sendo eta ikuspuntu independentearekin hamarkada erdia baino gehiago darama ikuspuntu kosmopolita batekin euskal lurraldean lan egiten.

Informazio gehiago
[www.street-zinema.net]
[www.perros-callejeros.info]

http://www.street-zinema.net/

iCal
Dokumentu Akzioak