Sexu gunea berriro politizatzea egungo arte jardunetan
Mintegia
2004/09/08 - 2004/09/15

Sexu gunea berriro politizatzea egungo arte jardunetan

Parte-hartzaileak

1997. urtean, Erreakzioa-Reacción kolektiboak Zure begietarako bakarrik: Feminismoaren faktorea arte bisualak direla eta izenburuko tailer-mintegia antolatu zuen Artelekurako. Proiektua feminismoaren teoria, arte jardun eta aktibismoari lotutako gaien inguruan antolatu zen.

Koordinazioa: María José Belbel, Erreakzioa-Reacción (Estibaliz Sádaba - Azucena Vieites

Gonbidatuak: Beatriz Preciado, Itziar Okariz, Laurence Rassel, Cecilia Barriga, Laura Cottingham, Laura Kipnis, Hans Scheirl, Terre Thaemlitz eta María Ibarretxe.


Zure begietarako bakarrik ikuskizunak teoria ardatz bat izan zuen nagusi: feminismoak eta horien subjektu politikoa, emakumeak, alegia. Baina, orduan ere, Erreakzioak “emakume” kategoria problematizatu egin zuen, geroago argitaratu zen liburuaren sarreran adierazita dagoen bezala:

“”Emakume” kategoriaren errugabetasunik eza aurkitzearen kontzientziak krisi sakona eragin du pentsamolde feministan, eta gaur egun emakumearentzako lekuak txanda pasa dio desberdintasunerako lekuari, era horretan nabarmen egiten da espazio irekien, era askotako diskurtsoen eta ikuspegi desberdinen bitartez eraikitzen ari diren beste feminismo batzuei bidea uzteko beharra, feminismo horiek funtsezko aldaketa sortzen ari baitira, gizarte, politika, arraza edo sexu ildo berriekin batera, eta gizarte aldaketaren eta kultur kritikaren alde dauden pentsamendu ikusmoldeen eta politika ikusmoldeen ondoan jarri baitira”.

Tailer-mintegi hori gauzatu zenetik gaur egunera arte, hainbat diskurtso proposamen eta arte jardun garatuz joan dira Estatu espainiarrean, queer politiken inguruan. Queer politikak Estatu Batuetan sortu ziren, laurogeiko hamarkadaren bukaeran, eta generoaren izaera naturala eta sexu identitatea problematizatu egin dituzte monolitiko eta egonkor gisa.

Zazpi urte beranduago, proposatzen dugun mintegiaren bitartez, arte espazioan, feminismo kritikoaren eta queer politiken arteko lotunean sortzen ari diren diskurtsoak abiagune izan daitezen nahi dugu.

Dossier bat landu dugu, gonbidatutakoek garatu duten lanarekin zerikusia duten hainbat testu erabilita, topaleku honetan parte hartzen dutenek irakurtzeko oinarrizko material homogeneoa eduki dezaten bermatzeko asmoz.

 

Beatriz Preciado. Filosofoa eta queer ekintzailea. Manifiesto Contra-sexual idatzi du (Opera Prima Argit., 2000). Gaur egun, Doktoretza egiten ari da Princetongo Unibertsitatean, ‘Filosofia eta Arkitekturaren Teoria’ gaia aukeratu duelarik.

Itziar Okariz. Artista. Bere lanaren oinarri performance eta bideoa izan dira. Bere azken proiektuen artean, honakoak daude: Mear en espacios públicos y privados edo Trepar edificios.

Laurance Rassel. Constant kolektiboko partaidea da. Erakusketetako komisarioa da, digitalen koordinatzailea, baita Jonctions emanaldikoa ere, eta Ciberfeminismo foroaren arduraduna.

Cecilia Barriga. Zine zuzendaria da. Dokumental ugari eta zinema eta bideo independentearen inguruko lan asko egin ditu. El camino de Moisés, Estatu espainiarreko transexualitateari buruz duela gutxi egindako dokumentua zuzendu du.

Laura Cottingham. Arte kritikari eta bideo egilea. Besteak beste, Not for Sale (1998) eta The Anita Pallenberg Story (2000) filmak egin ditu. Liburuak ere argitaratuak ditu, horien artean, Lesbians are so chic… (1996) eta Seeing Through the Seventies (1998).

Laura Kipnis. Irakaslea da NorthWesternko Unibertsitatean. Kultur prozesuen kritikaria eta teorilaria ere bada, eta bideoartista ere izan da. Hurrengo liburuak idatzi ditu: Against Love: A Polemic (2003), Bound and Gagged (1996), Ectasy Unlimited (1993).

Hans Scheirl. Artista. Dandy Dust (1998) filma egin zuen, Hong Kong-eko eta Japoniako akzioko marrazki bzidunak, izu-filmak, homosexualitate underground, arte feminista eta Wiener Aktionismus oinarri hartuta.

Terre Thaemlitz. Multimedia ekoizlea, musikaria, DJ eta idazlea da. Comatonse Recording disko zigilua sortu zuen 1993an. Bere lanean, kritikaren ikuspegitik elkartzen ditu kultur ekoizpena sortzeko orduan dauden identitate politikei eta gizarte eta ekonomi baldintzei buruzko arazoak.

María Ibarretxe. Arte dramatikoa eta dantza ikasketak egin ditu. Bideodantzaren edo performanceren bitartez garatu du bere lana. Hurrengoa da dituen proiektuetako bat: “¿Qué vamos a hacer con lo incorregible?”, STEAK TARTAR D-TEATRO taldearekin batera.

Erreakzioa-Reacción. 1994. urtean, Estibaliz Sadabak eta Azucena Vieitesek arte eta feminismo alderdiekin lotutako arte, kultur eta aktibismo sorkuntzarako espazioa izan zedin sortutako kolektiboa da.

M. José Belbel. Ingeles Filologian lizentziatua da, Granadako Unibertsitatean. Master of Arts, Londresko Unibertsitatean. Feminismoa, itzulpengintza eta kultur ekoizpena lantzen dituzten proiektuetan parte hartu du.

HITZALDIAK

Irailak 8, asteazkena

18:00etan, Beatriz Preciadoren hitzaldia


Irailak 9, osteguna

12:00etan, María Ibarretxeren Performance

18:00etan, Itziar Okarizen hitzaldia


Irailak 10, ostirala

11:00etan, Laura Cottingham

“Not For Sale”, 1998, (90 minutu) Lauraren filmaren aurkezpena eta proiekzioa

18:00etan, Laura Cottingham

Laurak egindako “The Anita Pallenberg Story”, 2000, (80 minutu) filmaren aurkezpena eta proiekzioa


Irailak 11, larunbata

17:00etan Terre Thaemlitzek hitzaldia eskainiko du.

20:00etan Terre Thaemlitzen kontzertua.


Irailak 13, astelehena

18:00etan, Laurence Rassellen hitzaldia


Bideo hautapena, Laurence Rasselek koordinatua

“Martina’s playhouse”, Peggy Ahwesh (USA), 1989, 19’48

“Off side”, Zeina Maasri (Lib), 1999, 5’50

“Power”, Salla Tÿkka (Fin), 1999, 4’47

“In search of an Allison”, Sikay Tang (HK), 1992, 17’

“Clonezone”, Lucile Desamory (B), 2000, 13’

“She puppet”, Peggy Ahwesh (USA), 2001, 15’


Irailak 14, asteartea

11:00etan, Cecilia Barrigaren hitzaldia / “El camino de Moisés”

18:00etan, Hans Scheirlen hitzaldia. Hansek egindako “Dandy Dust”, 1998 (94 minutu) filma ikusi ahal izango da


Irailak 15, asteazkena

18:00etan, Laura Kipnisen hitzaldia

iCal
Dokumentu Akzioak