Nerea Lópezek eskainita
Data: ekainaren 6tik 10era
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:00etara
Parte hartzaileak: 6 gehienez
Izena emateko epea: ITXITA
Bidali zure datu pertsonalak, CVa, eta motibazio gutuna arteleku@gipuzkoa.net helbidera.Tailerrean parte hartzeko hautapena tailerreko arduradunak egingo du.
Ikastaro honetan parte hartzen dutenek serigrafiako funtzionamenduan eta oinarrizko prozeduretan lehen urratsak egiteko aukera izango dute, eta makineria eta tresna bereziak erabiltzen hasiko dira. Lantegiak serigrafia teknikaren inguruko oinarrizko ezagupenak eskuratzeko aukera eskainiko du, eta esperimentazioaren bidez, serigrafia erabiliz edozein forma artistikoko ideiak garatuz sortutako arte proiektuak egin ahal izateko aplikazio bat eskaini eta garatzeko bidea emango du.