Artelekuk,
hasieratik beretik, ezaugarritzat izan du grafikari emandako
laguntza, eta bere ahaleginak LITOGRAFIA eta SERIGRAFIA lantegien
garapenean bildu ditu. Ildo honi jarraiki, beti-beti gure
lan-ildoetako baten ezaugarria izan baita, Don Herbertek uztailean
zehar emango duen LITOGRAFIA Lantegian parte hartzeko aukera
eskainiko diegu, atzera, interesatuta dauden guztiei, SERIGRAFIA
Lantegian parte hartzeko bezalaxe, hau Pepe Albaceteren
zuzendaritzapean zertuko baita irailean zehar.
Era berean,
bai litografia lantegia, Don Herbert bera izango delarik bertan
lantegiko maisu gisa, bai serigrafia lantegia, Nerea Zapirain izango
dugu honetan arduradun teknikoa, artista eta sortzaileen eskura
jarriko dira, proiektuen garapenera begira.