Serigrafia: esperimentazioa eta proiektuen gauzatzea
Tailerra
2011/07/01 - 2011/07/29

Serigrafia: esperimentazioa eta proiektuen gauzatzea

Parte-hartzaileak

Lantegi honetan parte hartzen dutenek aukera izango dute serigrafia teknikaren jakintzan sakontzeko eta harekin esperimentatzeko; eta horrela, serigrafia erabiliz, edozein ideia oinarri hartuta –edozein forma artistiko duela ere–, arte proiektuak gauzatzeko bidea izango dute.

Aholkularitza teknikoa: Nerea López

Data: uztailaren 1etik 29ra

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 16:00tik 20:00ra

Parte hartzaileak: 8 gehienez
Prezioa: 60,10€

Izena emateko epea: ekainaren 23a arte. Bidali zure datu pertsonalak, serigrafi arekin duzun erlazioa (izan badu), CVa egindako lanen argazkiekin eta burutu nahi den proiektuan erabiliko diren materialekin arteleku@gipuzkoa.net helbidera. Tailerrean parte hartzeko hautapena tailerreko arduradunak egingo du.

Lantegia bi fasetan banatuko da. Lehenengoa, serigrafiaren funtzionamendua eta oinarrizko prozedurak azalduko ditu. Bigarren fasean, proposatutako proiektuak garatu eta gauzatzeko bideak bilatuko dituzte partehartzaileek; horretarako, Artelekuk dituen azpiegiturak erabili ahal izango dituzte eta Nerea Lópezen aholkularitza teknikoa izango dute.

Partehartzaileek tailerraren lehen egunean aurkeztu beharko dute Kutxako 2101/0381/07/000132947/3 zenbakiko kontu korrontean ordainketa egin izanaren agiria. Lanean erabiliko den materialaren kostua Artelekuren kontura doa, arduradunak ezarritako mugaren barruan.

iCal
Dokumentu Akzioak