Representaciones Árabes Contemporáneas. La ecuación iraquí proiektua 2005eko azaroan Andaluziako Nazioarteko Unibertsitatea-UNIA arteypensamiento erakundearen Sevillako egoitzan egin zen mintegi batekin hasi zen. Orduan abian jarri zen proiektuaren programak pelikulak, dokumentalak, luzemetraiak, ikusentzunezko erretratuak, artxiborako hainbat material, satelite bidezko erretransmisioak, interbentzio artistikoak, irakurketa literarioak, hitzaldiak eta eztabaidak hartu zituen bere barne. Bigarren fasea Berlinen, KW Institute of Contemporary Art erakundean egon zen ikusgai, eta ondoren Bartzelonako Fundació Antoni Tàpies-en. Joan zen ekainean, pelikula eta bideo berriekin osatutako programa bat izan zen ikusgai Andaluziako Nazioarteko Unibertsitatea-UNIA arteypensamienton. Iraken egun bizi zuten egoeraren erakusgarri diren dokumentuak ziren proiektatu zirenak.
Representaciones Árabes Contemporáneas Catherine Davidek
zuzentzen duen epe luzerako proiektua da. Bartzelonako Fundació
Tàpies, Arteleku-Gipuzkoako Foru Aldundia eta Andaluziako Nazioarteko Unibertsitatea-UNIA
arteaetapentsamendua erakundeek antolatu eta ekoiztua. Representaciones
árabes contemporáneas. La ecuación iraquí Berlineko el KW
Institute for Contemporary Art erakundearekin elkarlanean burutu da,
eta Kulturstiftung des Bundes eta Espainiako Kultura Ministerioaren laguntza
jaso du.