Irakaslea: José Luis Pardo
RAFAEL
GARCIA ALONSO
Irakaslea
Madrilgo Complutense Unibertsitateko Zientzia Politikoetako eta
Soziologiako Fakultatean eta prestakuntzako aholkularia Las Acacias
Berrikuntza eta Prestakuntzako Lurralde Zentroan.
KULTURAREN
ESTETIKA ETA SOZIOLOGIA JOSE ORTEGA Y GASSETEN LANEAN
Ontologiaren
barrunbeko ikerketaren baitan bere garaiko berezitasunen azterketa
moldatzen saiatu zen Jose Ortega y Gasset (1883-1955) bere obraren
bidez. Hain askotan aipatzen duen ikusle hori “ikusle ikusminduna”
da, hau da, metodologiazko nozio sendoez baliaturik errealitate
hurbilena jakin-minez eta zorroztasunez zelatatzen duena, errealitate
horren nondik norakoa diagnostikatu nahian. Horregatik da bideragarri
artearen funtsezko ezaugarriak arakatzea eta, aldi berean, gizonek
arte deitzen dutenaren errealitate anitzak, eta are dibergenteak eta
inoiz kontraesankorrak, aztertzea. Une historiko bakoitzeko
ingurumariei eta joerei erne begiratzen zielarik, berak bizitako
garai historikoko arteak, hogeiko hamarkadakoak batik bat, bizitza
kolektiboan zein leku zuen eta zein leku izan behar zuen itaundu zuen
Ortega pentsalariak.
eguna: 2006ko otsailaren 1a
ordua:
17:00
eguna: 2006ko otsailaren 2a
ordua: 11:00 eta
17:00
eguna: 2006ko otsailaren 3a
ordua:
11:00
-----------------------------------------
JOSE
LUIS PARDO
Filosofiako
irakaslea Madrilgo Complutense Unibertsitatean.
POLITIKA
ETA ESTETIKA PLATONISMO ALDERANTZIKATUAREN GARAIAN
1967an,
Gilles Deleuze frantses pentsalariak Nietzscheren “platonismoa
alderantzikatu” leloa berrartu zuen, garai hartan agertu ziren
herri kulturako obra oso esanguratsuen bidez artegintza koherentziaz
deskribatzeko. Dena den, lelo horren harira moldatu zuten programari
esker, artearen joko zelaia gainditzen saiatu ziren, erabat moderno
izateko gure pentsamenduak behar zuen mugimendua baitzen platonismo
alderantzikatua. Mugimendu horren baitan, simulazio kategoriaren
oinarrria ez da jatorrizkoen eta kopien arteko dialektika. Aitzitik,
dialektika klase hori deuseztatu egin nahi da, bi noziok aldi berean
aldarrikatzeko. Une egokian gaude, agian, proiektu haren
oinordekotasunari buruz hainbat galdera egiteko.
egunak:
2006ko otsailaren 13 eta 14a
ordua: 11:00 eta 17:00