William Selden
Hertfordshire (Erresuma Batua). Argazkilaria. 
Bere
 ibilbide profesionalean modelo lanetan ibili eta publizitatearen 
industrian aritu ondoren, arte ederretako ikasketak egin zituen 
Middlesex‐eko Unibertsitatean (Erresuma Batua). Orduz geroztik argazkiak
 egin ditu Dazed and Confused, ID, Self Service, Pop, Vogue Hommes 
Japan, Another Man, Another V Magazine, Interview, Numéro eta New York 
Times argitalpenentzat, esate baterako.
Baita publizitate argazkiak 
ere Uniqlo, Puma, Prada eta Ray Ban markentzat, ahaztu gabe zinemako eta
 musikako ospetsuei egin dizkien erretratuak. Ospetsu horietako batzuk 
dira Pulp, Franz Ferdinand, Jude Law, Daniel Craig eta Rihanna. Bi sari 
garrantzitsu irabazi ditu Erresuma Batuko arte diseinu eta 
zuzendaritzako D&AD lehiaketa ospetsuan. Lehena 2004an, 
Spiritualized musika taldearen “Amazing Grace” albumari egin zion 
portadarengatik, eta bigarrena 2006an, ‘ Golden Skins: Ginger Boy’ 
publizitate kartelarengatik. www.williamselden.com
 
Esther Lebrato
Oviedo, 1980. Madrilen bizi da. 
Arte Ederretako lizentziatua da( Pontevedrako Arte Ederretako 
Fakultatea) eta ehungintza diseinua eta modan graduatua (Galiziako 
Ehungintza diseinua eta Modako Goi Mailako Ikasketak, ESDEMGA). Bere 
lanak, Noovo Festival for Fashion and Photography jaialdian (Santiago de
 Compostela), South 36. 32 N pasarelan (Cádiz) eta Madrileko Madrid 
Fashion Weekeko El Ego de Cibelesen ("doggiegirlfriend” bilduma) 
aurkeztu izan ditu.
www.estherlebrato.com
 
Synthetic Pompette
Iban Device eta Quino osatzen 
duten musika bikotea. Bakarka eta elkarrekin Espainia eta Frantzian 
aurkeztu izan dituzte bere saioak DJ zein live formatuetan. 
Iban 
Device, Iban Santanoren ezizena. 1978, Andoain (Gipuzkoa). DJ eta musika
 ekoizlea. Bere musika zigilua zuzentzen du: Katakras_Rec. 
Erreferentziak argitaratu izan ditu bai zigilu independentetan eta 
plataforma digitaletan, hara nola: beatport, digital‐tunes and djtunes. 
Quino, Cebb Dufrênen ezizena, 1985, Pau (Frantzia). DJ eta musika 
ekoizlea. Bere musika ekoizpena, Ambient/ Minimal aldean kokatzen da. 
Zati erritmikoen egituraketa zainduak eta sonoritate paleta aberats 
batekin elkartzeak bereizten dute.