MID_E nazioarteko erakustaldiaren lehen tailerra
Jaialdia
jul 26, 2006 - jul 28, 2006

MID_E nazioarteko erakustaldiaren lehen tailerra

Parte-hartzaileak

Nazioarteko Erakustaldia Euskaditik

Asmo eta koordinazioa: Colectivo YOX

Data: Azaroak 30etik Abenduak 2ra

Nazioarteko Erakustaldia Euskaditik jaialdiaren laugarren edizioa, artea eta kultura urbanoaren adierazpenen arteko muga diren ekimenen inguruko gogoeta eta ikusgarritasun plataforma dena. Erakustaldia arte sorkuntza garaikidearen egite era eta diskurtso berriek bere begirada zuzentzen duten elkargune hau hobekien adierazten duten hiru arloetan oinarritzen da:
Moda Independentea: Moda, adierazpen euskarri bezala gainjartzen duten praktikak. Kontzeptu moda, goi mailako joskintza, ehungintza euskarrian landutako artelanak, etab. Irudi Elektronikoa: Formatu elektroniko eta digitalak: bideo sorkuntza, argazkigintza, multimedia artea, net- artea. DJ - Musika Sorkuntza: Discjokey zein musika sortzaileek sortu edo birlandutako soinu saioa eta musika konposaketak.
MID_E.k Europako sorkuntza berria sustatzen du, artista eta profesional ezagunen presentziak indartutako talento berrien lanen hedatzea lagunduz. Egundaino ezagunak direnen artean, honakoak bereiztu izan dira: Ana Laura Aláez, Ángel Molina, Ascii Disko, Carles Congost, Daniel Riera, David Delfín, Eugenia de la Torriente, Felipe Salgado, Glamour to Kill, Gori de Palma, Ion Fiz, Iñaqui Marín, Joan Morey, Michael Mayer, Peter Harris, Micko, Silvia Prada, Trudi Woof, Ultralab, Wendy&Jim, Ziad Ghanem…
MID_E foro europear bat eskaintzen du, Donostia bere ekintzen oinarri eta egitarau nagusia izanik, Euskal Herria, Espainia eta nazioarteko arte zentroetan jarduera espezifikoak antolatzen dituena: nazioarteko lehiaketa, tailerrak, arte jarduerak, hitzaldiak eta eztabaida mahaiak, foro editoriala eta art - club.ak.
MID_E.k elkartzen dituen egitarau eta ekintzek formatu ertaineko jardunaldia osatzen dute, Europako sorkuntza garaikidearen baitan eginiko hautaketa esanguratsu baten zehar txango lasai eta aberasgarri bat eskaintzeko.

 

Programa

 

Azaroak 30, osteguna.
Arratsaldeko saioa. Koldo Mitxelena Kulturunea.

18:00etan. Sarrera doan.
- Au - delà du vêtement. 18 moments de mode en vidéo. Modari buruzko bideo-programa. 1. saioa.
Arte Ekintzen Frantses Elkarteak argitaratutako programa. Komisarioak: Michel Mallard eta Raphaëlle Stopin. Honakoen kolekzioetaz eginiko bideo - sorkuntzak: Véronique Branquinho, Anke Loh, Martin Margiela, Gilles Rosier, Hussein Chalayan, Dorothée Perret, Bernhard Willhelm y Gaspard Yurkievich.

 

Abenduak 1, ostirala.
Arratsaldeko saioa. Koldo Mitxelena Kulturunea.

17:00etan. Sarrera doan.
- Modari buruzko bideo - programa; komisarioak: Diane Pernet eta Dino Dinco (EE.BB.). 1. saioa.
Saioak honakoen lanak aurkezten ditu: Ruben Toledo, Jens Laugesen, Ada Bligaard Soby, Jordan Scout y Diane Pernet & Disciple films.
- Antonio Alvarado (Espainia). Hitzaldia Artea ala Moda.
Espainian ezagunenetarikoa den moda diseinugile honek, egun geroz eta nabarmena den dikotomia honi buruzko ikuspuntu pertsonala eskaintzen du.

 

Arratsaldeko saioa. Arteleku.

19:30etan. Sarrera doan.
- Argitaratze foroa.
Espainiako eta nazioarteko tendentzia eta arteari buruzko aldizkariak kontsultarako prestatuak: Actitudes. Aux. I-D. Fantastic Man Magazine. Kult. Metal. Neo 2. Tendencias. Trax. Vanidad. Wendy & Rita.
- Carlos Díez Díez (Espainia). Moda lanen hautaketa.
Estatu mailan moda diseinugile abangoardistenetarikoa denak Janna Moonster janzten du bere lanen hautaketa batekin.
- Janna Moonster (Espainia). Performer. Zeremonia maisua.
Artistaren performanceek saioak eskaintzen dituen proposamen ezberdinak lotzen ditu.
- Andrea Santamarina (Espainia). Bideo - sorkuntza. MID_E 06 lehiaketan aukeratutakoa.
La llorona_cl (audiovisual watercolours 1-2/4). Bi
ikus-entzunezko akuarelen aldi bereko emanaldia.
- Mario Rogel (Espainia). Moda aurkezpena. MID_E 06 lehiaketan aukeratutakoa.
Forma garbi eta femeninoz osatutako bilduma, Max Ernst margolariaren Emaztegaiaren jantzia pinturako estetikaren eragina duena.
- Martin Hardouin Duparc (Frantzia). Bideo - sorkuntza. MID_E 06 lehiaketan aukeratutakoa.
Bloody j@zz. Burdeoseko Jazz jaialdiari buruz egindako ikus- entzunezko collage baten egitura duen saiakera.
- Boris Saberi. U can fuck w (Alemania). Moda aurkezpena. MID_E 06 lehiaketan aukeratua.
Issue 11. Kolekzio honen inspirazioa, XV. mendeko itsasontzietatik dator, hip - hop eta punkaren jarrera urratzaileekin topatzen dena.

 

Gaueko saioa. MID_E art - club. Arteleku.

22:00etan. Sarrera doan.
- Oscar Martín (Suitza). Soinudun proiektua. MID_E 06 lehiaketan aukeratua.
Noise Dreams Machina. Proiektu soinudun bat da, Musika Absolutu Zehatzaren eta Akats Postdigitaleko Estetikaren artean koka daitekeena.
- l´ampersand (Espainia). Ikus - entzunezko proiektua. MID_E 06 lehiaketan hautatutako kolektiboa.
Taldeak eginiko eta programaturiko interfazea erabiliz, denbora errealean musika eta ikus - entzunezko talde performance bat egitea lortzen dute.

- Telémaco (Espainia). Ikus - entzunezko proiektua. MID_E 06 lehiaketan aukeratua.
Ohiko eta ez - ohiko tresnez gain, biniloak, soinu - modulagailuak eta tresna zaharrak irudiarekin elkartzen dira ikus - entzunezko esparru batean.
- Anartz Xperience (Espainia). Discjokey saioa. MID_E 06 lehiaketan aukeratua.
Xperiences Vol. 1 saioa: Bere istorioen adibide bat, baikortasunez, ukitu elektronikoz, funk distiraz eta abangoardiako soinuz beteak direnak.

 

Abenduak 2, larunbata.
Goizeko saioa. Arteleku.

11:00etan. Sarrera doan.
- Argitaratze foroa.
- Au - delà du vêtement. 18 moments de mode en vidéo. Modari buruzko bideo - programa. 2. Saioa.
Honakoen bildumei buruz eginiko bideo - sorkuntzak: Stéphanie Coudert, A.F. Vandevorst, Hussein Chalayan, Anke Loh, Bless, Isabelle Ballu, Yazbukey y Martin Margiela.
- Modari buruzko bideo - programa; komisarioak: Diane Pernet eta Dino Dinco (EE.BB.). 2. Saioa.
Ostiralean emandako lanei honakoak batzen ditu: Jeremy Scott, Marcelo Krasilcic, Enrique Gonzalez Rangel, Patricia Canino & Sergei Pescei y Nigel Buck.

 

Arratsaldeko saioa. Miramar Jauregia.

19:00etan. Sarrera doan.
- Mario Canal (Espainia). Jarduera artistiko eta editoriala.
SHAME! Lotsa, segurtasun eza eta beldurra. Fanzine - Erakusketa - Katalogoa da, low tech argitalpen hedabideak aldarrikatzen dituena.
- Henrik Vibskov (Danimarka). Moda instalazioa.
Instalazioak diseinatzailearen jantzi - bilduma bat aurkezten du, oso era txundigarrian eszenaratuta. Parisko Moda Astean aurkeztu zuen.
- Oscuras Románticas (Espainia). Moda aurkezpena. MID_E 06 lehiaketan aukeratutakoak.
Puro Teatro pintura modernistan eta bekatu nagusiei buruzko erreferentzietan dago oinarrituta. Bi bilduma ezberdinetan adartzen da: Frágiles eta Pecado emergente.
- Aitor Molina (Espainia). DJ saioa (1).

 

Gaueko saioa. Art - club MID_E 2. Branka.

00:00etan. Air aretoa. By Red Bull
- Dave Vega (Alemania). DJ saioa.
Bere saioek techno, electro eta Detroit eta Chicagoko housearen influentziak jasotzen dituzte eta Alemania (Robert Johnson, Panorama Bar…) eta Europako areto nagusietan aurkeztu izan dira.

 

Wind aretoa
- Aitor Molina (Espainia). DJ saioa (2).
Gaur egungo musika eszenan etorkizun handia duen discjokeya da. Musika gertaera ospetsuenetako karteletan azaldu da, besteak beste Jeff Mills
DJ-aren 10 Years of the Bells DVDaren aurkezpenean.
- Tatu DJ (Finlandia / Erresuma Batua). DJ eta ikustekoen saioa.
Musika saioa eszenaratze txundigarri batekin eta bere irudiekin konbinatzen ditu. London Fashion Weeken eta Londreseko hainbat areto eta festetan jo izan du.
- MID-E 06ko laburpen ikustaldiak.

ICal
Document Actions