Marraz(i)oak 2
Autoedizio topaketak
2010/11/04 - 2010/11/05

Marraz(i)oak 2

Parte-hartzaileak

Ipuin tradizionalaren tolesak: marrazkia, gidoia eta edizio domestikoa.

Koordinazioa: Galtzagorri

Gonbidatuak: Harkaitz Cano, Ignasi Blanch Gisbert

Data: Azaroak 4 eta 5

Ordutegia: Goizez eta arratsaldez

Parte-hartzaileak: 10 gehienez; 5 irudigile eta 5 idazle, binaka lan egingo dutenak

Izena emateko epea: Irailak 4 arte. Irudigileek 6 ilustrazio aurkeztu beharko dituzte; idazleek 3 ipuin labur. Guztiek, izango balute, web gune edo blogaren helbidea azaldu beharko dute. CVa, NANren kopia, posta elektronikoa eta telefono zenbakia eman behar dira. Parte hartu nahi dutenek dokumentazioaren hiru kopia aurkeztu beharko dituzte eta CD formatuan bidali Galtzagorri Elkartera:
Zemoria kalea 25, behea.
20.013 Donostia
Gipuzkoa

 

Ilustratzaile eta idazleen topaketak ARTELEKUN: Euskal Ipuin Tradizionalen berrikuspena eta hauen autoedizioa.

NOIZ ETA NON:
2010eko azaroaren 4 eta 5ean, egun osoz, Artelekun

Arteleku
Kristobaldegi 14
Donostia

 

ZER:
Euskal Herriko 5 ipuin tradizional berrikusiko dira, idazleek hauen egokitzapen berria eginez, eta ilustratzaileek irudikatuz. Prozesu osoan elkarlanean arituko dira. Teknika eta formatua librea izango da, beti ere autoedizioaz ari garela kontuan izanik. Tailerraren ondoren epe bat jarriko da liburua amaitzeko. Prozesu guzti honetan parte hartzaileek autoedizioaren prozesua zein den ikasiko dute, ipuinaren sorreratik, argitaratze eta banaketaraino iritsiz.

 

IRAKASLEAK:
Harkaitz Cano, idazlea eta gidoigilea
Ignasi Blanch Gisbert, ilustratzailea eta ilustrazio irakaslea

 

METODOLOGIA:
Aukeratuak diren bikoteek (idazle+ilustratzaile) aurrez jakingo dute zein euskal ipuin tradizional lantzea egokitu zaien eta honen hainbat atal jorratu beharko dituzte topaketak baino lehen. Topaketak bi egunetan zehar egingo dira. Egun bakoitzean zortzi orduko iraupena izango dute.
Lehenengo egunean autoedizioari buruzko sarrera bat egingo da eta hortik aurrera bikote bakoitzak bere proiektuan lan egingo du irakasleen laguntzaz. Tailerraren ondoren epe bat jarriko da bikote bakoitzak liburua amai dezan.

 

NORENTZAT:
5 irudigilek eta 5 idazlek hartuko dute parte, bikoteka lan eginez, idazle bana irudigile banarekin.
Hauek ez dute zertan deialdira bikotean aurkeztu behar. Baina banaka aurkezten badira ere, ondoren bikote-kide bat egokituko zaie, irakasleek hala erabakita.


Parte hartzeko baldintza orokorrak:
- Bikotearen kide batek gutxienez Euskal Herrikoa izan behar du.
- Bikotearen kide batek gutxienez Galtzagorri Elkarteko bazkide izan behar du.
- Irudigileen kasuan, EIEPko (Euskal Irudigileen Elkarte Profesionala) bazkide izatea ere kontuan izango da.
- Galtzagorriko bazkide direnek 3 liburu argitaratuak izan behar dituzte gutxienez.
- Galtzagorriko bazkide ez direnek 5 liburu argitaratuak izan behar dituzte gutxienez.

 

ESKAINTZA:
Topaketa hauetan formazioa doan eskainiko zaie epai mahaiak aukeratzen dituen 10 lagunei. Beraz, beka bana izango dute bi egunetako formazioa eta ondorengo lana bideratzeko laguntza jasotzeko.

 

IZEN EMATEA:
- Irudigileen kasuan, 6 ilustrazio aurkeztu beharko dituzte, publikatuak edo ez, eta, izango balute, web gune edo blogaren helbidea.
- Idazleen kasuan, hiru ipuin labur, publikatuak edo ez, eta, izango balute, web gune edo blogaren helbidea.


- Curriculuma
- NANren kopia
- Posta elektronikoaren helbidea
- Telefono zenbakia
Parte hartu nahi dutenek dokumentazioaren hiru kopia aurkeztu beharko dituzte eta CD formatuan bidali Galtzagorri Elkartera:
Zemoria kalea 25, behea.
20.013 Donostia
Gipuzkoa

 

EPEAK:
Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2010eko irailaren 4a izango da.
Erantzuna 2010eko irailaren 24rako emango da. Aldi berean, aukeratua izan den bikote bakoitzari egokitu zaion ipuinaren eta hau lantzeko irizpideen berri emango zaio.

 

ANTOLATZAILEAK:
Galtzagorri Elkartea
Gipuzkoako Foru Aldundia


INFORMAZIOA ETA ARGIBIDEAK:
Galtzagorri Elkartean:
943471487
galtzagorri@galtzagorri.org

 

 

 

iCal
Dokumentu Akzioak