Don Herbert

Detroit, USA, 1942. Litografi a tailerreko arduraduna da Artelekun 1987az geroztik. Maisu estanpatzailea da 1974az geroztik; ikasketak Moorehead State University-n egin zituen eta graduondokoak Los Angeles-eko Otis Art Institut-en, Kalifornian. Kenneth Price kaliforniar artistarekin lan gin zuen 1969tik 1972ra bitarte, eta litografo gisa Michigan-eko Lakeside Studio-an. Geroztik, 1974tik 1980 bitartean estanpatzaile gisa sartu zen 15 Taldean. Madrilen, Don Herbert estanpazio estudioa sortu zuen (1980 - 1993) eta 1993an, Don Herbert estudioa Artelekun, Donostian. Eskolak eman izan ditu irakasle gonbidatu gisa ikastegi eta unibertsitate askotan: EHUko Arte Ederretako Fakultatean, Bilbon; Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Arte Ederretako Fakultatean; Bartzelonako Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean; Portoko (Portugal) Avore Arte Garaikideko Zentroan; Oviedoko Arte eta Lanbideen Eskolan; Mallorcako Joan i Pilar Miró Fundazioan eta abarretan. 40 herrialde eta gehiagotako artisten lanak estanpatu eta editatu izan ditu. Margolari gisa, bere lanak bilduma ospetsuetan daude, hala nola Madrilgo Reina Sofi a Museoan, Cuencako Arte Abstraktuko Museoan, Gasteizeko Araba Museoan, Madrilgo Juan March Fundazioan, Plácido Arango Bilduman, Francisco Betancourt Bilduman...

Ez dago elementurik karpetan honetan.

Dokumentu Akzioak