Litografia tailerra
Tailerra
2008/07/01 - 2008/08/29 | Arteleku

Litografia tailerra

Parte-hartzaileak

Urte askotan Artelekuk litografia tailerrak antolatu izan ditu Don Herbert maisuaren zuzendaritzapean. Tailer horien helburua izan da partaideak litografiaren tekniketan murgilaraztea. Aurten, estanpazio-prozesua hasieratik bukaeraraino landuko da bi tailer hauetan, eta partaideak berak egingo ditu lan guztiak: papera prestatu, estudioa txukundu eta muntatu, matrizearen trataera kimikoa egin eta estanpazioa bera bukatu; betiere, Don Herbert estanpatzaile maisuak gainbegiratuko du prozesu osoa.

LITOGRAFIA TEKNIKEKIN ESPERIENTZIAK ARTISTENTZAT

Irakaslea: Don Herbert.
Lehenengo tailerra: Uztaila 1- 30.
Bigarren tailerra: Abuztua 4 - 29.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizez eta arratsaldez.
Prezioa: 78,13€ ikastaro bakoitza.

TAILERRA
Edizio profesionaleko tailerra zabalik dago obra grafikoan
interesaturik dauden pertsonentzat. Maila handiko ekipamendu
eta materialez hornitutako tailerra eskaintzen du Artelekuk,eskuz egindako estanpazioan aditu diren profesionalek gidaturik.

IZENA EMATEA
Izen ematea egiteko orria, curriculum vitaea eta burututako obraren kolorezko argazkiak edo diapositibak, beren tamaina zehaztuz, aurkeztuko dira Artelekun ekainaren 25erako, lehenengo lantegian parte hartzeko, eta uztailaren 25erako, bigarren lantegian parte hartzeko. Tailerraren arduradunak berak aukeratuko ditu tailerreko partehartzaileak. Tailerrarako onarpena pertsonalki jakinaraziko da.

Partehartzaileek tailerraren lehen egunean aurkeztu beharko dute Kutxako 2101/0381/07/000132947/3 zenbakiko kontu korrontean ordainketa egin izanaren agiria. Lanean erabiliko den materialaren kostua Artelekuren kontura doa, arduradunak ezarritako mugaren barruan.

iCal
Dokumentu Akzioak