Litografia
Tailerra
2011/07/01 - 2011/07/31

Litografia

Parte-hartzaileak

Urte askotan Artelekuk litografia tailerrak antolatu izan ditu Don Herbert maisuaren zuzendaritzapean. Tailer horien helburua izan da partaideak litografiaren tekniketan murgilaraztea.

Aurten, estanpazio-prozesua hasieratik bukaeraraino landuko da  tailer honetan, eta partaideak berak egingo ditu lan guztiak: papera prestatu, estudioa txukundu eta muntatu, matrizearen trataera kimikoa egin eta estanpazioa bera bukatu; betiere, Don Herbert estanpatzaile maisuak gainbegiratuko du prozesu osoa.

 

LITOGRAFIA TEKNIKEKIN ESPERIENTZIAK ARTISTENTZAT

Don Herbertek eskainia

Data: uztailaren 1etik 31ra

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizez eta arratsaldez

Prezioa: 78,13€ ikastaro bakoitza

 

TAILERRA

Edizio profesionaleko tailerra zabalik dago obra grafikoan interesaturik dauden pertsonentzat. Maila handiko ekipamendu eta materialez hornitutako tailerra eskaintzen du Artelekuk, eskuz egindako estanpazioan aditu diren profesionalek gidaturik.

 

IZENA-EMATEA

Izen ematea egiteko orria, curriculum vitaea eta burututako obraren kolorezko argazkiak edo diapositibak, beren tamaina zehaztuz, aurkeztuko dira Artelekun ekainaren 23rako. Tailerraren arduradunak berak aukeratuko ditu tailerreko partehartzaileak. Tailerrerako onarpena pertsonalki jakinaraziko da.

Partehartzaileek tailerraren lehen egunean aurkeztu beharko dute Kutxako 2101/0381/07/000132947/3 zenbakiko kontu korrontean ordainketa egin izanaren agiria. Lanean erabiliko den materialaren kostua Artelekuren kontura doa, arduradunak ezarritako muaren barruan.

 

iCal
Dokumentu Akzioak