Aurten, estanpazio-prozesua hasieratik bukaeraraino landuko da bi tailer hauetan, eta partaideak berak egingo ditu lan guztiak: papera prestatu, estudioa txukundu eta muntatu, matrizearen trataera kimikoa egin eta estanpazioa bera bukatu; betiere, Don Herbert estanpatzaile maisuak gainbegiratuko du prozesu osoa.
Martxoa - Uztaila: LITOGRAFIA TEKNIKEKIN ESPERIENTZIAK ARTISTENTZAT
Don Herbertek eskainia
Lehenengo tailerra: martxoaren 1etik 31ra
Bigarren tailerra: uztailaren 1etik 31ra
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizez eta arratsaldez
Prezioa: 78,13€ ikastaro bakoitza
TAILERRA
Edizio profesionaleko tailerra zabalik dago obra grafikoan interesaturik dauden pertsonentzat. Maila handiko ekipamendu eta materialez hornitutako tailerra eskaintzen du Artelekuk, eskuz egindako estanpazioan aditu diren profesionalek gidaturik.
IZENA-EMATEA
Izen ematea egiteko orria, curriculum vitaea eta burututako obraren kolorezko argazkiak edo diapositibak, beren tamaina zehaztuz, aurkeztuko dira Artelekun otsailaren 25erako, lehenengo lantegian parte hartzeko, eta ekainaren 23rako, bigarren lantegian parte hartzeko. Tailerraren arduradunak berak aukeratuko ditu tailerreko partehartzaileak. Tailerrerako onarpena pertsonalki jakinaraziko da.
Partehartzaileek tailerraren lehen egunean aurkeztu beharko dute Kutxako 2101/0381/07/000132947/3 zenbakiko kontu korrontean ordainketa egin izanaren agiria. Lanean erabiliko den materialaren kostua Artelekuren kontura doa, arduradunak ezarritako muaren barruan.