"Kulturaren estetika eta soziologia José Ortega y Gasseten lanean".
2006/02/01 - 2006/02/03 | Arteleku

"Kulturaren estetika eta soziologia José Ortega y Gasseten lanean".

Parte-hartzaileak

Doktoratu ikastaroa. Mintegi hau UPV/EHUko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologiako Departamentuak 2005-2006 ikasturterako titulu berberarekin antolatutako Doktoretza programaren parte da, eta Departamentu horren Estetika Sailaren eta ARTELEKUren artean izenpetutako elkarlanerako akordioari esker burutuko da. Ekimen honek topagune eta elkarlanerako aukera berriak bultzatu nahi ditu estetika arazoei buruz, bai unibertsitarientzat bai estetika alorreko ikasleentzat edo ikertzaileentzat.

rakaslea: Rafael García Alonso
Sarrera librea da.
Ordutegia:
Otsailaren 1ean 17:00etan.
Otsailaren 2an 11:00etan eta 17:00etan.
Otsailaren 3an 11:00etan.

 

RAFAEL GARCIA ALONSO
Irakaslea Madrilgo Complutense Unibertsitateko Zientzia Politikoetako eta Soziologiako Fakultatean eta prestakuntzako aholkularia Las Acacias Berrikuntza eta Prestakuntzako Lurralde Zentroan.

KULTURAREN ESTETIKA ETA SOZIOLOGIA JOSE ORTEGA Y GASSETEN LANEAN

Ontologiaren barrunbeko ikerketaren baitan bere garaiko berezitasunen azterketa moldatzen saiatu zen Jose Ortega y Gasset (1883-1955) bere obraren bidez. Hain askotan aipatzen duen ikusle hori “ikusle ikusminduna” da, hau da, metodologiazko nozio sendoez baliaturik errealitate hurbilena jakin-minez eta zorroztasunez zelatatzen duena, errealitate horren nondik norakoa diagnostikatu nahian. Horregatik da bideragarri artearen funtsezko ezaugarriak arakatzea eta, aldi berean, gizonek arte deitzen dutenaren errealitate anitzak, eta are dibergenteak eta inoiz kontraesankorrak, aztertzea. Une historiko bakoitzeko ingurumariei eta joerei erne begiratzen zielarik, berak bizitako garai historikoko arteak, hogeiko hamarkadakoak batik bat, bizitza kolektiboan zein leku zuen eta zein leku izan behar zuen itaundu zuen Ortega pentsalariak.

eguna: 2006ko otsailaren 1a
ordua: 17:00

eguna: 2006ko otsailaren 2a
ordua: 11:00 eta 17:00

eguna: 2006ko otsailaren 3a
ordua: 11:00


-----------------------------------------

JOSE LUIS PARDO
Filosofiako irakaslea Madrilgo Complutense Unibertsitatean.

POLITIKA ETA ESTETIKA PLATONISMO ALDERANTZIKATUAREN GARAIAN

1967an, Gilles Deleuze frantses pentsalariak Nietzscheren “platonismoa alderantzikatu” leloa berrartu zuen, garai hartan agertu ziren herri kulturako obra oso esanguratsuen bidez artegintza koherentziaz deskribatzeko. Dena den, lelo horren harira moldatu zuten programari esker, artearen joko zelaia gainditzen saiatu ziren, erabat moderno izateko gure pentsamenduak behar zuen mugimendua baitzen platonismo alderantzikatua. Mugimendu horren baitan, simulazio kategoriaren oinarrria ez da jatorrizkoen eta kopien arteko dialektika. Aitzitik, dialektika klase hori deuseztatu egin nahi da, bi noziok aldi berean aldarrikatzeko. Une egokian gaude, agian, proiektu haren oinordekotasunari buruz hainbat galdera egiteko.

egunak:
2006ko otsailaren 13 eta 14a
ordua: 11:00 eta 17:00

SARRERA LIBRE DA


iCal
Dokumentu Akzioak