Kea / Hera Piadosa
Aurkezpenak
2007/12/05 - 2008/01/05 | arteleku

Kea / Hera Piadosa

Parte-hartzaileak

2007ko abenduaren 5etik 2008ko urtarrilaren 5era Artelekun
Inaugurazioa: 2007ko abenduak 5, 20:00etan
KEA
Ion Arregi, Aitor Bengoetxea eta Martin Ferran-en erakusketa

2007ko abenduaren 5ean, 20:00etan, Artelekun
HERA PIADOSA
Manu Uranga Aizpuruaren bideoaren aurkezpena.
Iraupena: 14'23"

 

Kea_1

Planteamenduak edo eta lan-emaitzak ez ditugu inondik inora zentzu errepresentagarri esplizitu baten bitartez garatu. Ariketa, kasu honetan, bestelakoa izan da, errealitateko kasu (oso) konkretu bat (konbustioa) modu fidelean imitatzen duena, baina eraikitze sistema logiko baten bitartez errepresentazio mailan jatorrizko iturritik formalki abstrakzioa eginda azaltzen zaiguna. Nolabait, gizakiaren zentzu esplizituaren mendetasunarekiko anbizio hezitzaileak izan ditzake erakusketa-hausnarketa-ariketa honek.

Ion Arregi, Aitor Bengoetxea, Martin Ferran.

Kea_2

Jatorrizko formak baino, jatorrizkoa den horren benetako ekintza bat izan dugu erakusketa honen ardatz gisa. Honetarako egoerak erreproduzitzeko sistema eraikitzaile bat erabili dugu, suhiltzaileek formaziorako ariketa eta simulazioak egiteko erabiltzen dutena. Honetaz gain, badago ere lehenagotik datorren artxibo lan bat ere, erakusketaren gorpuztean pisu handia hartu duena. Atal eta errepresentazio ariketa ezberdinak lantzen dira erakusketan, euren arteko loturak modu zuzen batetan probokatuak izan ez diren arren, prozesuan azalduz joan direnak.

Ion Arregi, Aitor Bengoetxea, Martin Ferran

 

Kea_3

Atoma02#kea# proiektua, Madrid Procesos 2007 proiektuaren barruan bekatutako lana izan zen. Lan ildoak, prozesu horrek berak irekitzen zituenak, inongo emaitza edo konkrezioetara heldu gabe garatuak izan ziren, Artelekuk erakusketa bat egitera proposatu zigun arte. Erakusketa hau, Kea proiektuak irekitako bide horiek formalizatzeko balio izan duen ariketa izan da.

Erakusketa ariketa modura ulertzeak, erabakiak bi zentzutan bideratzen ditu, elementu hauen atzean dauden beste hizpideak nola egituratzen diren, alde batetik eta beraien arteko harremanak prozesuak berak nola gauzatzen dituen azalduz bestetik.

Ion Arregi, Aitor Bengoetxea, Martin Ferran

 

Hera Piadosa

Hera Piadosa, abenduaren 5ean, Artelekun, 20.00 ordutan aurkezten den 14minutu eta 23 segundotako ikus-entzunezko lana da. Honako ikus-entzunezko honek independenteak diren lau atal ditu, eta Super 8 kamara eta kamara digitalen bitartez filmatuta dago. Eszenak osatzen dituzten irudietako asko aktoreek edo parte hartzaileek beraiek filmatutakoak dira. (Manu Uranga)

“Maitasuna eta antzezpena: maitasun eza antzezpenarekin batera, ez maitasunaren antzezpena ezta ere antzeztutako maitasuna, baizik eta mailaketa kronologikoan, lehenengo maitasuna baina ondoren antzezpena”.

iCal
Dokumentu Akzioak