Irudi digitala editatzea: GIMP
2007/06/04 - 2007/06/08 | arteleku

Irudi digitala editatzea: GIMP

Parte-hartzaileak

SARRERA Software librea esatean, softwarea egikaritu, kopiatu, banatu, aldatu eta hobetzeko erabiltzaileek daukaten askatasunaz ari gara. Software jabeduna esatean, berriz, softwareaz baliatzeko mugez ari gara. Aplikazioaren iturburu kodea eskuragarri jartzea da software librearen muina. Edonork hobetu dezake iturburu kode hori, inori baimenik eskatu gabe eta ordaindu gabe, eta hobekuntzak mundu guztiaren eskueran jar ditzake. Testuinguru horretan, GNU/Linux da software librearen adierazlerik behienena, nahiz eta bakarra ez izan. Sistema eragile osoa da, filosofia eta metodologia libreetan oinarritua oro har. GNU/Linux ez da batere ezaguna, hala ere. Izan ere, sistema horren ingurune grafikoak ez daude behar bezala estandarizatuta eta, gainera, sistema eragilea jarrita daukatela erosi ohi dira ordenagailu berriak. Sistema horretara hurbiltzen eta moldatzen lagundu nahi dugunez, urtean zehar ikastaro batzuk eskainiko ditugu, bi helburu zehatz hauekin: programazio inguruneei etekin ahalik eta handiena ateratzea, eta sistema eragile horri buruz nahiz bere aplikazioei buruz dokumentazioa eskuratzea.

iCal
Dokumentu Akzioak