Inaugurazioa: Abenduaren 19a, asteartea, 20:00etan
Errealitate hori irudikatu
nahirik, nigan eragina izan duten 100 laguni eskaini diet TOPAKETA izeneko obra
hau; nigan eragin dutelako, dela beren obrarekin, dela bizimoduarekin,
presentziarekin edo haiekin bizi izanda. Pentsalari, idazle, artista, zinegile,
nahiz nire familiako edo inguruko pertsonak dira, haurra nintzenetik gaur arte
nire identitatean eragin dutenak.
Bi urte inguru aritu naiz serie honetan lanean eta, denbora horretan aukera izan dut kontzeptu hauetan sakon pentsatzeko: eragina, aldaketa, eraldaketa, sorkuntza, erreprodukzioa, denbora eta bizi izatea. Hortik abiatuta, topaketa-atmosfera alegiazko eta erreal bat sortzen saiatu naiz, obraren bitartez. Sukru Karakus