EGITARAUA
Avid
ikastaroak
AVID
sistema ezagutzeko mikrotailer ezberdinak burutuko dira, AVID
sistemaren errendimendu altuenaren bidez ahalik eta baldintzarik
onenetan konpondu daitezkeen arazo espezifikoak lantzearren. Tailer
bakoitzean aurkezten diren proiektuak ezagutzera emango dira AVIDeko
teknikariaren laguntzaz. Horrela, talde bakoitzak arazo tekniko
ezberdinei aurre egin beharko die eta aldi berean proiektu bakoitzeko
arazo espezifikoak argituko dira.
-Hastapena
Apirilak
16-20 eta maiatzak 21-25
Ikastaroa
egitea ezinbestekoa da gero edizio gelara pasa ahal
izateko.
Edukia:
•Avid sistemetako bakoitzaren oinarrizko
alderdiak.
•Oinarrizko kontzeptu teorikoak bideo digitalari
buruz.
•Bereiztea gaur egun bideo formatuak.
•Jarraitasunik
gabeko bideo edizioaren teknikak eta osteko ekoizpena.
•Audioa
maneiatzea eta erabiltzea ikus-entzunezkoen muntaketan.
•Abileziak
Avid maneiatzen.
Prezioa: 30€
Taldeak: 6 lagun
gehienez.
Ordutegia: goizez 10:00-14:00
Izena ematea: ikastaroa
hasi baino 20 egun lehenago.
-Hobekuntza
Ekainak 11-15 eta irailak 3-7
Aurten
arreta berezia jarriko da sakontze ikastaroetan. Oinarrizko ikastaroa
egina duten edo AVID sisteman sakontzeko beharra dutenentzako
tailerrak egingo dira.
Edukia:
•Avid sistemarekin lan
egiteko moduak jakitea
•Kapa askoko edizioaren hastapenak
Aviden.
•Audioa, izenburu jartzailea eta material grafikoa
lantzea.
•Avideko efektuak eta AVX.
•Materiala ateratzeko
moduak: DVD Web…
Prezioa: 30€
Taldeak: 6 lagun
gehienez.
Ordutegia: goizez 10:00-14:00
Izena ematea: ikastaroa
hasi baino 20 egun lehenago.
-Analogikotik
digitalera / Grabaketatik DVDra
Azaroak 12-16
Tailerrean
erakutsiko da nola sortu daitekeen DVD bat bideo formatu edo formatu
grafiko orotatik abiatuta. Edizio ez lineal batetik (oraingo honetan
Avid), edozein formatutik abiatuta, esaterako: VHS, HI8, Betacam,
Umatic, DV, DVCAM, DVCPRO..., ezagutuko da zer prozesu jarraitu behar
den beharrezko artxiboak lortzeko gero DVDa grabatzeko autoretza
programa bat erabiliz.
Prezioa: 30€
Taldeak: 6 lagun
gehienez.
Ordutegia: goizez 10:00-14:00
Izena ematea: ikastaroa
hasi baino 20 egun lehenago.
-Edizioa
Avid Xpress Pro eta Avid Media Composer-en bidez
Abenduak
10-14
Ikastaro
honetan edizio ez linealaren lehen urratsak emango dira. Ikastaroak
saio praktikoak eta demostrazio pertsonalak izango ditu, era berean
praktikak egiteko tartea ere izango da material gidatua erabiliz.
Partaideek Avid sistemak erabiliko dute digitalizatu, materiala
antolatu, sinkrorekin eta sinkrorik gabe editatu, sekuentziak moztu,
audioa editatu, tituluak sortu eta materiala ateratzeko modu
ezberdinak ezagutzeko: zinta, CD, DVD...
Prezioa: 120€
Taldeak: 6 lagun gehienez.
Ordutegia: goizez 10:00-14:00
Izena
ematea: ikastaroa hasi baino 20 egun lehenago.
AVID
ETA MULTIMEDIA ARETOA
Avid
eta multimedia aretoko ekipoak Artelekuko erabiltzaileen zerbitzura
daude eta beharrezkoak diren baliabide guztiak dituzte Betacam eta
DVCAMekin Avid Media Composer sistemaren eta Mojo DVCAMekin Avid
Xpress Pro sistemaren bidez egindako proiektuak garatzeko. Gero
sistema horietatik informazioa digitalizatu eta pasa daiteke edozein
formatu analogiko edo digitalera, VHS nahiz DVDra. Multimedia gelan
interneteko konexioa duten PC eta MAC daude, sareko eskaner eta
inprimagailu bati lotuta eta diseinu grafikoko hainbat programez
hornituta.
INSKRIPZIOA
Tailer
horietan parte hartzeko nahitaezkoa izango da audio eta bideo
edizioko sistema bat erabiltzea eskatzen duen sorkuntza proiektu
batean lanean aritzea. Izena emateko orriarekin batera proiektua
aurkeztu beharko da.
Onartutakoei
ikastaroa hasi baino 15 egun lehenago jakinaraziko zaie. Onartuak
izan ondoren, faxez (+34 943 462256) bidali behar da bankuko
ordainagiria kontu zenbakira: Kutxa 2101 0381 07
0001329473.
Informazio gehiago: avid@gipuzkoa.net