Biografiak

Paris. Idazlea, poeta eta itzultzailea. Cornélius Castoriadis, Claude Lefort, Jean-François Lyotard eta beste batzuekin batera, 1957tik 1965era Socialisme ou Barbarie (Paris) aldizkariaren inguruan eratu zen taldearen partaide izan zen. 1959an Guy Debord-ekin harremanetan hasi zen, eta harekin batera Préliminaires à la définition de l’unité du programme révolutionnaire liburua idatzi zuen. Estatu Batuetan bizi izan zen 1970eko hamarkadan, kontrakulturako mugimenduetan murgildurik. Dituen argitalpenen artean aipatzekoak dira Idéal portrait (1984), Halte sur la rive orientale du lac Champlain, Vermont (1990), Fugitif (1994), Ici (2001) eta Vide-poches (2003); duela gutxi Battant, dormant poema liburua argitaratu du. Hainbat aldizkaritan ere parte hartu izan du, hala nola L’Ephémère, lN.N.R.F. Revue de Belles-Lettres, Cahiers d’Arte, Recueil, Nouveau Recueil, Poésie 95, L’Atelier Contemporain aldizkaritan.
Madril. Entsegugile, ikerlari eta editorea, 1999an Filosofía y acción argitaratu zuen (Límite argitaletxea, Santander). Beste batzuekin batera Archipiélago aldizkaria eta Acuarela argitaletxea zuzentzen ditu kritikaren aldetik zuzena ez den diskurtsoak izan ditzakeen gaitasunak arakatuz. Maiz idazten du El País egunkariko kulturako osagarrian, Diagonal kazetan eta El Viejo Topo aldizkarian. Madrilgo mugimendu sozialetan partaide da. Castoriadisek 1970eko hamarkadan filosofia politikoaz idatzitako testuez osatutako La exigencia revolucionaria (Acualera, Madril 2000) liburuaren hitzaurrea idatzi zuen. Bere kezka orokorrak dira, jarduera kolektibo eta esperientzia zehatzetatik abiatuta, funtsezko arazo politiko batzuk pentsatzea, xede komun bat dutelarik, autonomia indibidual eta kolektiboko proiektuari leial izateak zer esan nahi duen gaur egun.
Buenos Aires. Psikologoa, psikoanalista, erakundeen aztertzailea eta Buenos Aireseko (Argentina) Unibertsitateko irakaslea. Bere lanetako batzuk dira El Campo Grupal: Notas para una Genealogía (Nueva Visión argit., Buenos Aires 1989); La Mujer de la Ilusión (Paidós argit., Buenos Aires 1993); La invención de la Niña (UNICEF, Buenos Aires 1994). Beste idazle batzuekin batera 1999an argitaratu zuen Instituciones Estalladas (Eudeba argit, Buenos Aires). Argitaratu berriak ditu Las lógicas colectivas de la multiplicidad (Biblos argit., Buenos Aires 2006); eta Política y subjetividad: asambleas barriales y fábricas recuperadas (Tinta Limón argit., Situaciones Taldea). Egun, “Politika eta subjektibitatea: estrategia kolektiboak gizartearen zaurgarritasunaren aurka” ikerketa proiektuaren zuzendari da, Buenos Aireseko Unibertsitateko Zientziaren eta Teknikaren Zuzendaritzan.
Donostia. Estetikaren eta artearen teoriaren irakasle Euskal Herriko Unibertsitatean. Euskal abangoardia artistikoez, eta gaur egungo sorkuntzaz eta sareez idatzi du. Egungo zenbait artistaren monografiak idatzi ditu eta erakusketen komisario izan da. Horien artean aipatzekoak dira: Encrucijadas mediterráneas I Viajes y errares (Valentzia 2000); Vicente Ameztoy, eliztarrak-mundutarrak (KM Kulturunea eta Arteleku, Donostia, 2000); Constelación Gaur (Vital Kutxa Fundazioa, Gasteiz 2004); Disidentziak oro (KM Kulturunea, Donostia 2004); Grupo Orain / 5+1 (Vital Kutxa Fundazioa, Gasteiz 2005). Arteaz idatzi du aldizkari eta argitalpen askotan: Hika, Periódico del arte, Sublime, Exitbook, Ondare, biTARTE eta abar. Castoriadisi dagokionez, Disidentzia eta sorkuntza entsegua ari da prestatzen.
Bilbo. Filosofoa eta soziologian doktorea (Nafarroako Unibertsitate Publikoa). Ikasketak egin ditu New School for Social Research zentroan (New York) eta Frakfurt-eko (Goethe Universität) nahiz Bielefeld-eko unibertsitateetan, Alemanian. Imaginación y sociedad (Tecnos, Madril 1999) eta Las máscaras del dinero (Anthropos, Bartzelona 2004) liburuak argitaratu ditu. Horrez gain Diccionario de Hermenéutica (P. Lanceros eta A. Ortiz-Osés edtk., Deustuko Unib., Bilbo 1996) lanean parte hartu du “Imaginario” sarrerarekin eta Claves de Hermenéutica (P. Lanceros y A. Ortiz-Osés, edtk., Deustuko Unib., Bilbo 2005) lanean “Cultura” sarrerarekin. Cornelius Castoriadis. La pluralidad de los imaginarios sociales en la modernidad (Anthropos, 198 zk., 2003) izeneko azterketa monografikoaren koordinatzaile izan da. Gizakiak arte, gizarte eta erlijioaren alorren erakusten duen sormen imaginarioa da bere interes zientifikoaren ardatza.
Dokumentu Akzioak