informazio gehiagoBIDEO-SORKUNTZA & MODA MODA IKUS-ENTZUNEZKOA (FASHION FILM). Praktika honek azken hamarkadan izandako ezarketak garapenean dagoen ikus-entzunezko genero hau sustatu du. Moda eta ikus- entzunezko adierazpenen desberdinen (publizitate spota, bideo-artea, dokumentala, laburmetraia, klip birala) lengoaien konbinaketak promozio tresna eta sorkuntza-esperimentazio esparru berri hau ahalbidetzen dute. Dualtasun hau, diziplina-anitza duen eta Internetekin elkartzen den izaerarekin bat egiten du, guztiz komertzialak zein esperimentalak diren erabilerak erakarriz. Eskaintzen dituen aukerak bideo-sortzaile eta errealizadoreek moda enpresa handiekin eta diseinugile emergenteekin elkarlanean aritzea ekarri dute, azken hauek bere lana ezagutarazteko bitarteko eskuragarri eta eraginkorra dela ikusi duten einean. Era berean, Prada, Chanel, Dior, Alexander McQueen, Martin Margiela…, bezalako firmek, moda ikus- entzunezkoak edukiak hedatzeko kanal digitalekin guztiz bat egiten duela jakinda, moda bildumak lagundu edoeta desfileak ordezkatu dezakeen euskarri bezala erabiltzen dute.
KATHRYN FERGUSON. Belfast. Errealizadorea, komisarioa eta irakaslea. Moda komunikazioko lizentziatua da Londreseko Central Saint Martins zentroan eta komunikazio, arte eta diseinuko masterra Londreseko Royal College of Art zentroan, bertan zinema esperimentalean espezializatua. Ikus-entzunezko lanak egin ditu Chloé, Richard Nicoll, Katie Eary edo Charly le Mindu bezalako moda munduko profesionalentzat eta markentzat, baita musika munduko Lady Gaga eta Domino Records bezalakoentzat. Bere lanak Erresuma Batuko SHOWstudio, Dazel Digital, BBC eta Vogue bezalako hedabideetan zabaldu dira eta Berlinale, Londreseko Victoria and Albert museoa eta British Film Institute, eta Pariseko Pompidou eta ASVOFF zentroetan eta jaialditan proiektatu dira. 2007az geroztik, British Councilentzat eta British Fashion Councilentzat lan egiten du erregularki modari buruzko ikus-entzunezkoarekin zerikusia duten proiekzio, hitzaldi eta tailer programak antolatzen eta komisario lanak egiten, bai Erresuma Batuan bertan (ICA – Arte Garaikideko Institutua- eta British Film Institute) bai nazioarte mailan (Bosnia, Filipinak, Nigeria, Portugal…). Londreseko moda astearekin elkarlanean British Fashion Councilak ekoiztutako Fash/On Film jaialdiko komisario taldeko kide da. Duela gutxi komisario lanak egin ditu “Dressing the screen”, 2012ko urrian Beijingen (Txina) hasitako mundu mailako erakusketa ibiltarian.
ZUHAR IRURETAGOIENA.Zarautz (Gipuzkoa), 1981. Arte Ederretako eta Arte eta Teknologiako lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean eta Arte Digitaletako masterra IUA/UPF Pompeu Fabra Unibertsitatean (Bartzelona). Hainbat sari lortu ditu:
JOSÉ MORRAJA. Castellon, 1979. José Morraja, Arte Ederretako lizentziatua Valentziako Unibertsitatean; bere prestakuntza osatu du Frantzian eta Alemanian. Argazkigintzaren, bideoaren eta instalazioen esparruko proiektu artistikoak bateragarri egiten ditu moda eta publizitateko lan komertzialekin. Kolaborazioak egin ditu Neo2, H Magazine eta Vanity Fair argitalpenekin eta bere bezeroen artean daude Diesel, Armani, Chanel, Biotherm, Puig, etab.
|