Proiektu
honek praktika estetiko batzuk (artea, zinea, literatura) lan era
berrietarako inspirazio iturritzat aurkeztu eta analizatzea
proposatzen du. Ildo honetatik, arteko lana beti-beti salbuespen gisa
hartu izan da gizarteko beste arloetan nagusi ziren lan moduekiko.
Proiektu honen ahalegina erakartzen duen efektua kokapen-alderanzketa
da. Garai batean gauzak egiteko eta produzitzeko modu eszentrikotzat
hartu zirenak, gaur egun formula hegemoniko bihurtu dira. XXI.
mendearen hasierako kapitalismo kognitiboa jakintza trukatzeko eredu
desberdinez elikatzen da, eta eredu horietako asko sumatzen ziren,
jada, azken 30 urteotako esperientzia estetikoetan.
Proiektu
honekin planteatzen den formatuak ikerkuntza-ikuspegi bati eman nahi
dio lehentasuna, erakusketa, iruzkin eta eztabaida, are
gonbidatuekiko lantegia ere ahalbidetzen duten kasuak baliatuz
horretarako. Programaren ardatza izenburu multzo baten araberakoa da,
izenburuotan hainbat gauza ageri baitira, hala nola artelanak,
filmak, diapositiba-sortak, liburu bat eta azterketa soziologikorako
kasu bat. Formatu aniztasun honen bidez lortu nahi dena zera da,
obrak edo dokumentuak gurtzako objektutzat tratatzea, eta
horrenbestez eztabaida baten eta geroagoko analisi lan baten
katalizatzaile izatea. Arteleku eta beste erakunde elkartu batzuk
proiekzio, erakusketa eta eztabaidarako egoitzak izan daitezke.
1.
AZTERKETA KASUA: 1979 edo guztia nabarmen agertu zen urtea
Lanaren
irudikapena errotik aldatu da, nahiz eta hori ez den beti islatzen
enpresen antolamendu moduetan. Alde batetik, lanak ez du galdu bere
izaera klasikoa ordutegiaren eta espazioaren antolamenduaren aldetik.
Lantegia da horren ispilu gardenena. Dena den, gero eta nabarmenago
da lantegiak ez dizkiola ateak ireki ekoizpenari buruz gaur egun
daukagun ikuspegiari. Horregatik, bada, lantegietan beste lan era
batzuk sortu dira era tradizionalen aldamenean. Baina horien
antolamendu eta zuzendaritza moduak ez dira hain argiak. Enpresa
horiek mozkinak ematen dituzte eta gure hizkuntzak oraindaino lan-era
esplizitutzat aitortzen ez dituen ustiapen modalitateetan oinarritzen
dira.
Numax presenta Joaquín Jordàk 1979an egindako film
dokumentala da eta lanaren irudikapen aldaketa nola lor zitekeen
erakusten digu. Urte hartan, Bartzelonako zabalkundeko elektra
tresnen lantegi batean ordura arte lan egin zuen langile talde batek,
hasi zuten autogestio prozesua iruditan jar zezala eskatu zion
Joaquín Jordàri. Hondamendia zetorrela ikusirik, lantegiko
zuzendaritzak beren gisara molda zitezen utzi zituen langileak, baina
haiek ekoizpena beren esku hartu zuten, patuari men egin gabe.
Gestioa eramatera eta erabakiak hartzera beharturik, Numaxeko
langileek prozesu horretan landu zuten asanblada dinamika erakusten
du zehatz-mehatz dokumentalak.
Bartzelonako lantegi bateko
langileek 70eko hamarkadaren bukaeran bakean antzeztu zuten krisi
horrek oihartzun odoltsuagoa izan zuen Italian hamarkada horretan
bertan eta aurrekoan bizi izan ziren grebetan. Toni Negrik, gizarte
fabrikaren agerkundera daraman prozesua zela esan zuen:
“Hirurogei
eta hamarreko hamarkadan hasi eta 1973ra arte lantegietako borrokak
antolatu genituen, borroka zoragarriak, milaka langileen grebak
(...); alabaina, kapitala jabetu egin zen borroka horiei zerizkien
sormenaz eta adimenaz, hau da, krisiaren hazi eragileaz jabetzea
lortu zuen.
(...) gizartea bera ekoizle bihurtzea izan zen
kapitalaren erantzuna, hau da, gizartearen ekoizpen ahalmena aitortu
zuen”.
Maiatzak
6
Joaquín
Jordàren Numax hartara itzuli/Volver a Numax hitzaldia
Salbuespen
egoera
tailerraren barne
Ordua: 19´30etan
Tokia: Arteleku.
Arteleku
TV-k zuzeneko erretransmisioa egingo du.
Oharra: Joaquín
Jordàren Numax presenta filma proiektatuko dute 21:00etatik aurrera
=
Maiatzak
7
Joaquín
Jordàk zuzendutako Lekukotasuna eta trantsizioa. Beste Numax bat
sortzea mintegia
Salbuespen
egoera
tailerraren barne
Ordua: 9´30etatik 13´30ra