Koordinazioa: Gipuzkoako Software Askea Elkartea
SARRERA
Aplikazioaren iturburu kodea eskuragarri jartzea da software librearen muina. Edonork hobetu dezake iturburu kode hori, inori baimenik eskatu gabe eta ordaindu gabe, eta hobekuntzak mundu guztiaren eskueran jar ditzake. Testuinguru horretan, GNU/Linux da software librearen adierazlerik behienena, nahiz eta bakarra ez izan. Sistema eragile osoa da, filosofia eta metodologia libreetan oinarritua oro har.
GNU/Linux ez da batere ezaguna, hala ere. Izan ere, sistema horren ingurune grafikoak ez daude behar bezala estandarizatuta eta, gainera, sistema eragilea jarrita daukatela erosi ohi dira ordenagailu berriak. Sistema horretara hurbiltzen eta moldatzen lagundu nahi dugunez, urtean zehar ikastaro batzuk eskainiko ditugu, bi helburu zehatz hauekin: programazio inguruneei etekin ahalik eta handiena ateratzea, eta sistema eragile horri buruz nahiz bere aplikazioei buruz dokumentazioa eskuratzea.
PROGRAMA
GNU/Linux sistemara migratzea
Apirilak 23-27 eta irailak 24-28
Emailea: Maider Likona
Helburua: Windows eta GNU/Linux sistemen arteko desberdintasun nagusiak argitzea.
Hartzaleak: erabiltzaile gisa Windows ingurunean ibiliak.
Gaiak:
· Zer da GNU/Linux?
· Idazmahaia: GNOME/ KDE
· Fitxategi sistema
· Baimenak
· Fitxategien nabigatzailea: Nautilus
· Fitxategiak nola bilatu.
· Programak gehitzea eta kentzea: Synaptic
· Bulegoa: OpenOffice
· - Formatuak
· - Aurrebista
· - PDF formatura bihurtzea
· - Estiloak
· Posta elektronikoa: Evolution/ Thunderbird
· Interneteko nabigatzailea: Firefox
· DVDak grabatzea: K3b, GnomeBaker
· Musika entzutea: xmms, amarok
· Pelikulak ikustea: Ogle, vlc
· CDak konprimitzea (mp3/ogg): grip
· Argazkiak ikustea: gqview, gthumb
· Berehalako mezularitza: gaim
· MSN: amsn
· Web-orri interesgarriak
Audio digitala grabatu eta editatzea: Ardour eta JAMin
Maiatzak 14-18
Emailea: Román Muñoz
Helburua: erakustea GNU/Linux nola erabili audio/MIDI grabatu eta
masterrak egiteko.
Hartzaileak: erabiltzaile
gisa informatikan ibiltzeaz gain, soinuaren arloa ezagutzen dutenak.
Gaiak:
·
Sarrera
- Audio digitala
- ALSA
· - Hardwarea
· Kontzeptu teknikoak
· - Maiztasuna
· - Latentzia
· - Loturak
· - MIDI
·
Ardour: audioa grabatu eta
editatzea
- Saioak
Saioak sortu,
ireki eta gordetzea
Pistak eranstea
Audioko sarrerak
eta irteerak doitzea
- Audio sortuarekin lan egitea
Audio artxiboak
inportatzea
Oinarrizko edizioa
Edizioa aurreratua
Esportatzea.
- Nahasketak.
Automatizatzea
Pluginak
- Grabatzea
Oinarrizko
grabazioa
Monitorizatzea
Grabazioko
doikuntzak
- Sinkronizatzea
Sinkronizatzeko
moduak
Bideoa
sinkronizatzea
- Mahaiak eta kanpoko kontrolatzaileak nola erabili
·
JAMin: masterrak egitea
Irudi digitala editatzea: GIMP
Ekainak 4-8
Emailea: Román Muñoz
Helburua: erakustea GNU/Linux nola erabili irudi digitala editatzeko. Emaitza, bai proiektatzeko bai inprimatzeko, egoki esportatzea.
Hartzaileak: erabiltzaile gisa informatikan ibiltzeaz gain, irudiaren arloa ezagutzen dutenak.
Gaiak:
· Sarrera
· Kontzeptu teknikoak
· Bereizmena
-Bereizmena zeri deitzen zaion
-Kameraren bereizmena
-Monitorearen bereizmena
-Inprimaketaren bereizmena
· Kolorearen sakontasuna
· Kolore moldea
-Grisen eskala
-RGB
-CMYK
· Irudi formatuak
-JPEG
-TIFF
-RAW
· Irudiak lortzea
· Kamera batetik jaistea
-USB kamera estandarrak
-Bere kontrolatzailea daukaten kamerak
· Eskaneatzea
-SANE
-Tonu jarraikorreko jatorrizkoak eskaneatzea
-Irudi bilbatuak eskaneatzea
· GIMP: irudi digitalaren editorea
· Erabiltzailearen interfazea
· Oinarrizko lanabesak
· Geruzak
· Hautespenak
· Maskarak
· Testua
· Mailak
· Kurbak
· Argazkien berrikuspen praktikoa
-Mailak erabiltzea kontrastea zuzentzeko
-Mailak erabiltzea kolorea zuzentzeko
-Kolorearen saturazioa zuzentzea
-Hautespenak erabiltzea irudiaren zati jakinak zuzentzeko
-Klonatze tanpoia erabiliz akatsak konpontzea
-Fokatzea hobetzeko sharpen erabiltzea
· Irudiak manipulatzea
· Testua manipulatzea
· Maisuak eta testura
· CMYK formatura bihurtzea
Bideo digitala editatzea: Kino
Urriak 22-26
Emailea: Román Muñoz
Helburua: erakustea GNU/Linux nola erabili bideo digitala atzitu eta editatzeko. Emaitza DVDn jartzea.
Hartzaileak: erabiltzaile gisa informatikan ibiltzeaz gain, bideoaren arloa ezagutzen dutenak.
Gaiak:
·
Sarrera
- Bideoa analogikoa
- Bideo digitala
- Bideo4Linux
- Camcorder DVak
- Kamera digitalak
·
Kino: bideo digitala
editorea
- Edukierak
- Erabiltzailearen interfazea
- Lehentasunak
- Denbora lerroa
- Bideo digitala atzitzea
- Oinarrizko edizioa
- Edizioa aurreratua
- Efektu bereziak
- Esportatzea
Zerbitzaria nola jarri zure etxean
Azaroak 26-30
Emailea: Maider Likona
Helburua: jadanik erabiltzen ez dugun ordenagailu zahar horietako
bat birziklatzea, Interneteko konexioa hobetu eta etxeko ordenagailu guztiekin
partekatzeko, etxeko txoko guztietan musika entzuteko eta p2p sareetatik
etengabe artxiboak jaisteko.
Hartzaileak: ordenagailuak
erabiltzen trebatuak, Linux sistemako Internet zerbitzariaren aukerez jabetu
eta zerbitzariari etekin ahalik eta handiena atera nahi diotenak.
Gaiak:
· Sarrera
· Zerbitzaria instalatzea
·
- Hasierako
konfigurazioa
- Paketeak kudeatzea: aptitude
- Erabiltzailearen interfazea: /etc/network/interfaces
· Konexioa eta firewalla partekatzea: ipmasq
· Sarea konfiguratzea: dnsmasq
·
-
DNS
- DHCP
· Urruneko sarbidea: SSH
· Dn dinamikoak: dyndns
· Diagnostikoa: iptraf
· Musikako gune nagusia: Gnump3d
· p2p sareen gune nagusia: Mldonkey
· Banda-zabalera aurreztea: Squid proxy
LINUX ARETOA
Artelekuko multimedia aretoan leku bat dago Linux sistemaren erabiltzaileentzat. Bertan, zortzi ordenagailu daude Linux sistema eragilearekin eta aplikazioekin, ikastaroetan ikasitakoa praktikatzeko.
KONTSULTA
Apirilaren 4tik azaroaren 21era (uztailean eta abuztuan ez), hileko lehen eta hirugarren asteazkenetan, arratsaldeko 18:00etatik gaueko 20:00etara, aditu bat egongo da Linux aretoan, jendearen zalantzak argitzeko.
IZENA EMATEA
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:00-14:00
Iraupena: 20 ordu
Plazak: 10
Prezioa: 30€
Izena emateko azken eguna: ikastaroa hasi baino 15 egun lehenago egin behar da izena emateko eskaera. Horretarako, agiri hauek bidali Artelekura: izena emateko inprimakia (erantsita dagoena), curriculuma eta gutun bat ikastaroan parte hartzeko arrazoiekin. Onartuak izan direnei pertsonalki jakinaraziko zaie, ikastaroa hasi baino aste bat lehenago. Onartua izanez gero, ordainketa egin banketxea (Kutxa: 2101 0381 07 0001329473) eta ordainagiria bidali telekopia bidez (+34 943 462256).
BIOGRAFIA
Gipuzkoako
Software Askea Elkartea Helburu hau duen irabazi asmorik gabeko elkartea da:
bultzatzea software librea eta
lizentzia irekietan oinarritutako edukiak. Software libreari buruzko filosofia
bultzatu eta ezagutzera eman nahi du. Horretarako, ikastaroak ematen ditu
GNU/Linux sistema eragileari buruz, baita laguntza teknikoa ere sistema hori
jartzeko, eta jardunaldiak antolatzen ditu, beste ekimen batzuen artean.