Irakurketa-taldeak 2008
Irakurketa Taldeak
2008/01/09 - 2008/12/12

Irakurketa-taldeak 2008

Parte-hartzaileak

Azaroaren 13an, abenduaren 18an, urtarrilaren 15ean eta martxoaren 4an Artelekun

Neguko irakurketa-taldea. Utopia irakurtzen

Azaroaren 13an, abenduaren 18an, urtarrilaren 15ean eta martxoaren 4an Artelekun

Iñaki Urdanibiak koordinatua

Artelekuko dokumentazio zentroak epea ireki du neguko irakurketa-taldean izena emateko eta parte hartzeko.

Bistakoa da irakurtzeko eta idazteko ohiturak aldatzen ari direla, eta agian, nork edo nork, Bartleby-k zioen bezala, hau pentsatuko duela: “nahiagoko nuke ez egin”. Baina testuen eta artikuluen inguruko ideiak eta iruzkinak partekatzeko interesa oraindik baduzu, Iñaki Urdanibiak koordinatuko duen neguko irakurketa-taldean parte har dezakezu. Berak proposatutako irakurketak hauexek dira: Erns Jünger-en “Por los acantilados de mármol”  (2008/11/13); J.-M.G. LeClézio-ren “Urania" (2008/12/18), Michel Tournier-en  “Viernes o los limbos del Pacífico”  (2009/01/15) eta  Yevgueni Zamiatin-en “Nosotros” (2009/02/12).

Irakurketa-taldea ostegunetan bilduko da (azaroaren 13an, abenduaren 18an, urtarrilaren 15ean eta otsailaren 12an) 19:00etan, Arteleku dokumentazio zentroan. Azaroaren 13ko lehenengo bileran, Ernst Jünger-en “Por los acantilados de mármol” iruzkinduko da.

 

Neguko irakurketa-taldea. Simone de Beauvoir idazlearen beldur ote gara?

Azaroaren 28an, abenduaren 12an; urtarrilaren 9an eta 23an Artelekun

Ordutegia: 19:00  

Koordinazioa: Mertxe Tranche

Argitaletxeentzat urteurrenak sendabelar desiragarriak izaten diren arren, Simone de Beauvoir idazlearen bi liburu bakarrik argitaratu dira haren mendeurrenaren karira. Irudi luke fruitu mikatza ematen jarraitzen duela hark erein nahi izan zuen egonezinak. Simone de Beauvoir idazlearen beldur ote gara? Egi deseroso batzuen arrastoa aurkitzen lagunduko digu haren obra berrikusteak.

 

PROGRAMA:

* Lehenengo saioa.- azaroaren 28a.

Aurkezpena eta testuinguru historikoa. Irakurketen programa ematea.

* Bigarren saioa.- abenduaren 12a. Biografia eta eskutitzak

Memorias de una joven formal (Edhasa, 2008) 

Cartas a Nelson Algreen (laburpenak, fotokopiak)

América día a día: diario de viaje (laburpenak, fotokopiak)

* Hirugarren saioa.- urtarrilaren 9a. Fikzio existentzialisten sortzailea

La mujer rota (Edhasa, 2008).

* Laugarren saioa.- urtarrilaren 23a. Saiakuntza saihestezina

El segundo sexo (Cátedra, 2006)

 

 

iCal
Dokumentu Akzioak