Aurtengo ekitaldirako aurreikusitako jarduera programak, nolabait, eta orain arte egin bezala, azaleratzen ari denaren behatoki gisa jardun nahi du, bere espezifikotasuna edota errealarekiko jarrera kritikoa dela-eta estaldura ekonomikoa lortzea zaila duten eta errepresentazio-egitura egonkorretan (galeria, erakusketa-areto, antzoki eta abarretan) tokirik aurkitzea nekeza zaien ekimenei lagunduz; ikerkuntza sustatzeko ahalegin bat ere bada, esperientzia ezezagunen-edo laborategi baten antzera, esperientzia berrien garapenarekiko elkarrekintzan arituko diren hausnarketa aktiboak proposatzen dituena. Azken batean, bilbe ekonomiko saihestezinek osaturiko gizarte batean gaudela ahanzteke, jakintzaren eta kultur ekintzaren eremua hedatzen saiatzen da, ahal den neurrian bederen.
Koordinazioa: Mikel Iriondo
----------------------
GERARD VILLAR
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Estetika eta Arteen Teoriako irakasle titularra
ARTEAREN ARRAZOIAK ETA DESORDENA ESTETIKOA
Kritika garaikidearen inguruko gogoetak
Artearen kritikaren egoerak beti eraldaketak jasan izan ditu artearen beraren bilakaerari egokitzeko. Azken urteetan aldaketa horren nabariak gertatu dira kritikoaren zeregina inoiz baina eztabaidagarriagoa dirudiela. hala ere, arrazoi oso onak daude gaur egungo desordena estetikoaren egoeran kritikaren eginkizun ezinbestekoa defendatzeko. Aipatutako arrazoi on hauek aurreikusitako lau saioei dagozkien lau mugimendutan zerrendatuko dira:
1. Artearen eta arteen errepublikaren munduaren amaiera
2. Kritika adjektiboa eta kritika substantiboa
3. Artea eta mundu-zabaltzea
4. Gustu-judizioa, irizpide estetikoak eta esanahiaren osaketa
Egunak: 2003ko maiatzak 5 eta 7
Ordua: 11:00etatik aurrera
Eguna: 2003ko maiatzak 6
Ordua: 11:00etan eta 17:00etan
VALERIANO BOZAL
Madrideko Unibertsitate Konplutenseko Artearen Historiaren Katedraduna.
Begiekin garrasi egin
Eskuekin garrasi egin
Europako artea Bigarren Mundu gerraren ostean
Espainiako Gerra Zibilak eta Bigarren Mundu gerrak eragin erabakigarria izan zuten segidan etorri ziren artea eta kulturarengan. Helburu zibilen bonbardaketa eta suntsidurak, errepresio orokorrak, genozidioak, bonba atomikoak... arteak nahi eta behar zituen gizakiaren alde batzuk ezagutzera eman zituzten. Artearen "baliagarritasun" bera zalantzan jarri zen, eta jartzen da. Arte-jardueraren ondorengo garapena zehazten duen haustura traumatiko bat gertatu dela esan daiteke, eta hori ahaztea komeni ez diren ñabardurak dituzten eta gerra arteko artearen ezaugarrietako batzuk luzatu zituzten joeren eragina izan arren.
Denbora askoan zehar EE.BBetako arteak, espresionismo abstraktuak, historiaren eta kritikaren esparruan izan duen hegemonia pribilegiatuaz gozatu du. Gaur egungo ikuspuntu historikotik begiratuta ulertzen errazagoa da, eta batez ere posiblea eta beharrezkoa da urte gusti hauetan zehar Europan egin zen artearen eboluzioa hobeto ulertzea. Kurtso honen helburua jada 40. hamarkadan eboluzio hori bideratuko duten orientazio desberdinak aztertzea da. Horretarako, lau zentru interesgarri aintzat hartuko ditugu: Dubuffeten obran zehazten den Estatu Batuetako espresionismo abstraktuaren alternatiba, CoBra Taldea eta "informalismoa" edo "arte bestea" deitu zenaren lehenengo adierazpenak; gertaeren oinordetza ikaragarriena jasotzen duen arte figuratibo baten iraunkortasuna: Music, Giacometti, Artaud, Fernández, etab; "estatubatuarrarekin" zerikusi gutxi duen abstrakzio baten goieneko unea, nortasun propioa baieztatu eta Bram van Velden bere artista hoberena aurkitzen duena; salbuespen egoera politiko eta kultural baten testuinguruan, Espainian Chillida, Tapies, Saura, Millares...), eraiki zen "arte beste" baten garapena (akaso ustekabekoa).